Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Aholkuak eta gomendioak : Kilo batzuk soberan badituzu… sasoi onean jarri!

Animatu zaitez! Praka laburrak, kamiseta eta zapatilak jarri eta izerdia botatzera!

Kirola, dieta osasungarria eramatearekin batera, pisua galtzeko modurik osasuntsuena da. Ahaztu eizuz mirariak zin egiten daben dietak! Horrelakoekaz zure osasuna galdu eta kiloak berreskuratuko dozuz dieta amaitu eta berehala.


Gorputz sano bat izan nahiz gero, adi Gaztebizzen aholkuei:

1.- Lehenengo eta behin honako hauxe argi utzi nahiko geunke: bolumena eta pisua ez dira gauza bera. Normalean ariketa fisiko edo entrenamendu batekin hasten zarenean, pisu pixkat irabazten dozu. Gure helburua, izatez, ez da pisua galtzea izan behar, baizik eta gure gorputza indartzea eta atal batzuetan daukagun koipe bolumen hori galtzea. Giharrak koipeak baino pisu gehiago dauka eta horregatik gure aurrerapenak neurtzeko baskula ordez, metroa erabili beharko dogu.

2.- Ze ariketa komeni jat? Iraupen luzeko intentsitate baxuko ariketak egin daikezuz: bizikletaz ordu bete ibili, ibilaldi luzetxo bat egin, etab. Halere jakin eizu, ordu bat jarraian egin beharrean, ordu erdiko sesio bi egiten badozuz, emaitza hobeak jasoko dozuzala, ariketa osteko gastuari esker. Bakarrik 30-45 minutu izanez gero, egin eizu ariketa aerobiko bizia. Horrela, denbora gutxian, kaloria kopuru handia gastatuko dozu.

3.- Ura edan eizu ariketa fisikoa egiten dozun bitartean! Kirola egiten ari zarenean izerdiaren bitartez botatzen dozun ur hori errekuperatu egin behar dozu.

4.- Hasi eguneroko jardueretatik! Lekuetara oinez ala bizikletaz joan zaitekez. Utzi metroa, autobusa, kotxea, etab. ezinbestekoak jatzuzan egoeretarako. Zure geltokia baino lehenago jeitsi eta etxera oinez joan zaitekez, igogailua hartu ordez, eskaileretatik igo ahal zara, etxeko lanetan parte hartu daikezu, etab.

5.- Azkeneko gomendioa: gogoz zaindu eizu zure elikadura. Dieta osasuntsua eroan eizu, jan denetarik baina neurri baten barruan. Medikuek egunero 5 janari egitea gomendatzen dabe. Gorputzak baldin badaki bi edo hiru orduro jakiak izango dituela, ez du erreserbarik gordeko (ez ditu koipeak gordeko). Horregatik gosaltzea, hamaiketakoa egitea, bazkaltzea, askaria hartzea eta afaltzea oso garrantzitsua da.


Egin behar ez dozuna:

Jateari izten badoutsazu eta aste gutxitan pisu asko galtzen badozu, zure osasunari kalte egin, ahulago sentitu eta gaixotasunak hartu ez ezik, zuk nahi dozunaren kontrakoa lortuko dozu. Gutxi jaten dogunean, metabolismo basala jaisten jaku, hau da, atsedenean gastatzen doguna gitxiago izango da. Beraz, barriro normal jateari ekiten deutsagunean, galdutako pisu guztia azkar berreskuratuko dogu, gure gorputza kaloria gutxi kontsumitzera ohitu dogulako.

Hobe da elikadura ohituretan eredu osasuntsu jakin batzuk ezartzea eta honek betiko jarraitzea.


Non dago gakoa? Dieta osasuntsuarekin batera kirola egitean.
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz