Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Aholkuak eta gomendioak : Gazteria osasuntsuaren dekalogoa

Espainiako Endokrinologia eta Elikadura Zerbitzuaren gomendioak honako hauek dira:

1. Elikadura planifikatu eta orekatua egin eizu. Saiatu zaitez gozoki, freskagarri, otarteko... lar ez jaten eta fruta, barazki, esneki, leka eta zerealen kopurua handitzen.

2. Egunero 5 janari egin eizuz: gosaldu, hamaiketakoa egin, bazkaldu, askaria jan eta afaldu eizu.

3. Jatorduak errespetatu eizuz eta saia zaitez koipe eta azukre lar daben jakiak ekiditzen. Bi desabantaila dabez eta:

a) kaloria asko eta elikagai gitxi dabez,

b) elikagai gehiago dabezan beste jaki batzuk jateko gogoak kentzen deutsuz.

4. Ez ahaztu karbohidratoak zure energia iturri garrantzitsuena direla. Honako jakietan aurkituko dozuz:

a) zerealetan: arroza, olo, arto eta garian

b) euren deribatuetan: uruna eta zerealekin egindako produktuetan, hots, ogi, pasta eta galletetan.

c) lekaleetan: garbantzu, ilar, dilista, indaba eta halakoetan.

Hauek guztiek gainera fibra asko daukie eta zure hesteei laguntzeaz gain, gaixotasunak ekiditzeko lagungarri dira.

5. Egin eizu ariketa fisiko erregularra, kirol praktikaren bitartez esaterako. Ibilaldiak egitea edo familia eta lagunekaz kirol bat praktikatzea aukera ona izan daitekez.

6. Ez ahaztu esnekiak. Oso garrantzitsuak dira zure hazurrek behar daben kaltzioa izan daien. Loditzeko joera badaukazu, gaingabetu eta erdi-gaingabetuak aukeratu daikezuz.

7. Ondo gosaldu! Eguneko janaririk garrantzitsuenak 15-20 minutu eskatzen deutsuz. Gosari onenetan ezin leikez esnekiak, zerealak (ogia, galletak edota gosarirako zerealak) eta fruta falta. Hauek guztiek zure errendimendu fisiko eta intelektualari bultzada handia emango deutsie.

8. Kontu handiz ibili janari azkarragaz, asko loditzen zaitu eta oso gitxi elikatu.

9. Garrantzitsua da astiro jatea eta arreta galarazten deutsuen aparailuak (telebista, bideojokoak, etab.) ekiditea.

10. Danetarik jan! Gauza desbardinak jan behar dira baina ez larregi. Hobe apur bat bakoitzeko, gauza bateko piloa baino.


Gogoratu eizu arriskutsua dala dietak egitea edota argaltzeko botikak hartzea inolako kontrol medikurik ez badaukazu.
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz