Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

* Informazio orokorra : Baldintzak

Graduko ikasketa ofizialetan sartzea:

Unibertsitatean sartzeko baldintzak honako hauek dira:

a) Honako egoera hauetarikoren batean egotea:

1) Batxilergoko titulua edukitzea + unibertsitatean sartzeko proba gainditzea.

2) Kasuan kasuko estatuan unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen dituzten Europar Batasuneko estatukideetako hezkuntza-sistemetatik iritsitako ikaslea izatea.

3) Atzerriko beste hezkuntza-sistema batzuetatik iritsitako ikaslea izatea. Selektibitatea behar da.

4) Lanbide Heziketako eta Arte Irakaskuntzetako Goi Teknikari titulua edo Kiroleko Goi Teknikari titulua edukitzea.

5) 25 urtetik gorakoa izatea eta sartzeko proba gainditzea.

6) Lan- eta lanbide-esperientzia egiaztatu ahal izatea.

7) 45 urtetik gorakoa izatea eta sartzeko proba gainditzea.

b) Graduko unibertsitate-titulua edo horren baliokideren bat edukitzea.

c) Diplamatu, Arkitekto Tekniko, Ingeniari Tekniko, Lizentziatu, Arkitekto edo Ingeniariko unibertsitate-titulu ofiziala edukitzea.

d) Atzerriko unibertsitate-ikasketa partzialak egin izana; edo, horreek amaituta eduki arren, Espainian homologatuta ez egotea eta Espainiako unibertsitatean ikasten jarraitu nahi izatea. Kasuan kasuko unibertsitatetik 30 kreditu lortu beharko dabez, nahitaez.

e) Unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzea, Espainiako hezkuntza-sisteman Hezkuntzari buruzko Lege Organikoa baino lehen egozan antolamenduen arabera.
Forges - Selektibitatea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz