Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Batxilergotik unibertsitatera : Nolakoa da proba?

Bi fase izango dauz:

1) Fase Orokorra: Ikasleak Batxilergoa amaitutakoan izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak baloratzeko, Graduko irakaskuntzetan jarraitzeko izan behar dauzanak. Hurrengo ariketa honeek izango dauz:

- Gaztelania eta Literatura.

- Euskara eta Literatura.

- Historia edo Filosofiaren Historia.

- Atzerriko hizkuntza (alemana, frantsesa, ingelesa, italiera, portugalera). 2012tik aurrera ahozko proba ere egingo da.

- Ikasleak Batxilergoko 2. mailako modalitateko ikasgaia aukeratu daiteke. Ikasgai hori ez dau Batxilergoan egindakoa izan behar.

a) Selektibitate probarako izena emoteko eskabidean, ikasleak aditzera eman behar dau modalitateko zein ikasgairi buruzko azterketa egingo dauan.

b) Jakizu plazen adjudikazio garaian berdinketarik egonez gero, Fase Orokorrean titulazioaren jakintza-adarrari lotutako ikasgai bateko azterketa egin dauan ikasleak lehentasuna izango dauala.

Ariketa guztiek bi aukera izango dabez norberak nahi dauena burutzeko eta ordu eta erdiko iraupena izango dabe. Azterketen artean, gitxienez, 45 minutuko tartea itziko da.

Fase Orokorraren kalifikazioa: Ariketa bakoitza 0tik 10era baloratuko da. Fase Orokorraren ariketa guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa egingo da, 10 puntuko zenbaki-forman adierazita, eta hurbileneko milarenera borobilduta. Honek balio mugagabea dauka.


2) Fase Espezifikoa: Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein ikasgaitako azterketa egin daiteke (Fase Orokorrean egiteko aukeratu dan ikasgaia izan ezik).

a) Selektibitate probarako izena emoteko eskabidean, ikasleak zer ikasgaitako azterketa egingo dauan adierazi beharko dau.

b) Ariketa guztien gehienezko iraupena ordu eta erdikoa izango da, eta azterketen artean, gitxienez, 45 minutuko tartea itziko da.

Fase Espezifikoko materialen kalifikazioa: Ikasgai bakoitza 0tik 10era baloratuko da bi zifra hamartarrekaz, eta, proba gainditzeko, 5eko kalifikazioa edo hortik gorakoa lortu beharko dau. Honek 2 urteko balioa dauka.
Forges - Selektibitatea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz