Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Batxilergotik unibertsitatera : Onarpen-Kalifikazioa

Noiz jotzen da unibertsitatean sartzeko proba gaindituta dagoela?

Batxilergoko batez besteko kalifikazioaren %60ren eta Fase Orokorreko kalifikazioaren %40ren batez besteko haztatuan 5eko kalifikazioa edo hortik gorakoa lortzen denean, baldin eta Fase Orokorreko kalifikazioan gutxienez 4 puntu lortu badira.

Zein kasutan gomendatzen da unibertsitatean sartzeko probaren zati espezifikoa egitea?

Graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan onarpena lortzeko, horietan lehiako prozedura dagoenean, eskabide kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa izanez gero, unibertsitateak titulazio bakoitzari dagokion onarpen-nota erabiliko baitu plazak esleitzeko, eta hori honako formula honen arabera kalkulatuko da:

Onarpen-kalifikazioa = 0,6*BBBK + 0,4*FOK + a*O1 + b*O2

BBBK: Batxilergoko Batez Besteko Kalifikazioa

FOK: Fase Orokorreko Kalifikazioa

O1 eta O2: Fase Espezifikoan gaindituriko ikasgaien bi kalifikaziorik onenak

a eta b: Fase Espezifikoko ikasgaiak haztatzeko parametroak (modalitateko ikasgai bakoitzaren haztapena unibertsitate bakoitzak erabakitzen dau, graduko titulazioa barruan hartzen dauen jakintza-adarrarekiko loturaren arabera, eta 0,1 edo 0,2 puntuazioa emango dio)

Onarpen-kalifikazioa aldagarria izan daiteke, sartu nahi den unibertsitatearen eta graduaren arabera.


Modalitateko zer ikasgai haztatzen ditu EHUk 0,1ekin eta 0,2rekin jakintza-adar bakoitzean?

EHUk onarpen-kalifikazioa kalkulatzeko haztapen-koefizienteak ezarri dauz, 2010/11rako eskaintzen dabezen gradu guztietan.

Titulazio bati amaiera ematen deutsien graduetan, koefizienteak ondoren adierazitakoaren arabera laburbildu ahal dira:

a) 0,2 iraungitako titulaziorako lehentasunezko sarbideetan orain arte derrigorrezkotzat hartutako ikasgaietarako (graduaren jakintza-adarrari loturiko ikasgaiak).

b) 0,1 graduaren jakintza-adarrari lotutako gainerako ikasgaietarako.


Zenbat onarpen-kalifikazio izango dauz ikasle bakoitzak?

Ikasle bakoitzak unibertsitatean onartzeko kalifikazio orokor bat dauka, eta, hori kalkulatzeko, kontuan hartzen dira Batxilergoko Batez Besteko Kalifikazioa eta Fase Orokorreko Kalifikazioa: (0,6*BBBK + 0,4*FOK). Plaza kopuru mugatua daben titulazioetan sartu nahi daben ikasleen kasuan, ikasleok unibertsitatean sartzeko probako fase espezifikoa egin dabenean, lortu nahi duten titulazio bakoitzeko onarpen-kalifikazio bat kalkulatuko da.
Forges - Selektibitatea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz