Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Beste Hezkuntza Sistema batzuetatik iritsitako ikasleak : Europar Batasuneko ikaslea

Europar Batasuneko estatukide batetik iritsitako ikasle batek, bere estatuan unibertsitatean sartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituenak, unibertsitatean sartzeko proba egin behar dau?


Estatu honetan unibertsitatean sartzeko proba egin daben ikasleen baldintzetan sar daiteke. 2009/10 ikasturtean, estatukideetatik iritsitako ikasleek unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen dabezela egiaztatzeko eskatu behar dabe UHUNen. www.uned.es/accesoUE (Unibertsitateen Estatu Idazkariaren 2009ko martxoaren 30eko Ebazpena). Onarpen-kalifikazioa kredentzialaren kalifikazioa da.



Aurkeztu ahal da zati espezifikora?


Bai, bere jatorrizko hezkuntza sistemetan unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen dabezela egiaztatu beharko dau, eta onarpen-kalifikazioa, berriz, honako formula hau erabiliz kalkulatuko da:

Onarpen-kalifikazioa = Agiriko Kalifikazioa + a*O1 + b*O2


O1 eta O2: Fase espezifikoan gaindituriko ikasgaien bi kalifikaziorik onenak


a eta b: Fase Espezifikoko ikasgaiak haztatzeko parametroak (modalitateko ikasgai bakoitzaren haztapena unibertsitate bakoitzak erabakitzen dau, graduko titulazioa barruan hartzen dauen jakintza-adarrarekiko loturaren arabera, eta 0,1 edo 0,2 puntuazioa emango deutso).

Forges - Selektibitatea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz