Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Batxilergoa amaitzeko edo amaitu barri bazabilz, zure etorkizuna planteatzen ibiliko zara ezta? Orain hartzen dozun erabakiak zure bizitzako urte batzuetan edota bizitza osoan eragina izan daike.
Baina ez larritu... Izan kontuan karrera bat hasteak ez dauala esan gura amaitzea derrigorrezkoa danik. Ez zara erle baten moduan lorez lore joango, baina karrera bat hastean zure bizitzako lana ez dala ikusten badozu, aldatu eizu zure norabidea!
Bestalde, nahikoa denbora izango dozu erabakia hartzeko... Alde batetik, unibertsitatera joatea ez dalako derrigorrezkoa eta bestetik ez dozulako presarik izan behar.
Zer ikasi gura dozun zalantzatan bazabilz, saia zaitez ikastaro bat edo goi mailako ikasketak egiten gustuko dozun arloan. Hori egin eta gero guztiz argi daukazula? Ba animo! Pentsa ez dozula denbora galdu...esperientzia irabazi baino!
Kontuan izan institutu edo ikastetxean laguntzeko pertsonak ere badagozala. Unibertsitateek ere orientazio zerbitzuak izaten dabez. Ez izan zalantzarik galdetzeko orduan, orientazioa bilatzeko...
Laburtuz...
Zalantzaren bat geratzekotan, unibertsitatera sartzeko gida bat aurkezten deutsugu. Zorte on!