Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Aisialdian lan egitea : Zergatik eta zelan?

Aisialdian lan egitea, udan diru pixka bat atarateko aukera ezinhobea da, soldata bat izateaz gain, udaz gozatzeko aukera ere emongo deutsulako. Udan ume eta gaztetxoekaz lan egiteak hondartza, mendi edota igerilekura joatea ziurtatzen deutsu. Gainera lan orduetan!

Horrez gain, normalean asti librea izateko aukera ere emoten dabe lan mota honeek, astebete edo hilabeteko udaleku itxi batera ez bazoaz behintzat. Udaleku irekietan edo haurrentzako prestatzen diren ekitaldietan lan egiten badozu, ia uda osoan zehar lan egiteko aukera izango dozu, zuretzako asti librea ere izanik.

Badago goizetan bakarrik lan egiteko aukera, edo egun jakin batzuetan lan egitekoa... Holan, zu zeu izango zara zure denboraren jabe!

Ez dakizula nondik hasi? Gaztebizzek trikimailu erraz bat emongo deutsu: Internet bidezko lan-poltsak. Aisialdirako begiraleak bilatzen dabezan enpresa asko dagoz eta gehienetan etxetik mogidu barik zure curriculuma aurkezteko aukera izaten dabe. Euren webguneetan galdetegi baten bidez bete edo e-mailez bihaltzeko aukera emongo deutsue kasu gehienetan.

Enpresa ezagunenak:
Alaiki www.alaiki.net
Ama-Lur www.ama-lur.com
Gardabera www.gardabera.com
Keima www.keima.net
Ortzadar www.ortzadar.es
Pinpoil www.pinpoil.com
Ziba www.zibaelkartea.org

Bestalde, uda aldean enpresa honeek enplegu zerbitzuekaz ahrremanetan jarri ohi dira, beraz, zure etxetik hurbilen dagoen Behargintza bulegoaren bitartez ere, arlo honetan lan egitejko aukera izan daikezu.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz