Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Ikasketa teknikak : Buruz errazago ikasteko teknikak

Hitzez hitz ikastea hutsegite galanta izaten da beti. Memorizatzeko hainbat mnemoteknika dauz, buruz erraztasunez ikasteko teknikak, alegia. Truku linguistikoak edo ikus-oroimen teknikei buruz ari gara, oro har.

Ikasi beharreko datuekin istorio, atsotitz edo ipuin bat asmatzean oinarritzen diren teknikak dagoz. Jakizu, laburdura, akronimo, irudi eta zenbakiekin ere memorizatu daike.

Hona hemen proposatzen dizkizugun 3 teknika:

  • Istoriaren teknika: datak, zenbakiak edo halako daturen bat gogoratu nahiz gero, teknika hau primera etorriko jaku. Ondoren, adibide bat:


Zenbaki multzo hau buruz ikasi behar dut: 007-727-180-7-10-2230-2300-2

Neure istoria: 007 agentea 727 abioira igo zan. 1.80ko azafata ikusi eta 7´Up bat eskatu zion berarekin hitz egiteko aukera izateko. Bere erlojuari begira 10ak zirela ohartu zan. Abioia 22.30ean lurperatu behar zuen eta azafatarekin zeozer hartzeko 23.00etan gelditu zan. Ordu 2ak arte egon ziren elkarrekin afaltzen eta hitz egiten.


  • Katearen teknika: eskema eta laburpeneko hitz garrantzitsuez baliatuz osatu esaldi labur bat. Adibide bat:


Buruz ikasi beharrekoa: Litio -Berilio-Boro-Karbono- Nitrogeno-Oxigeno- Fluor-Neoia. Eta asmatutako esaldiak honako hau dio: "Libek bokata jan eban Nigeria, Oxford, Flandes eta Nepalen".


  • Esaldi kreatiboa: asmatutako edo benetazko hitzak erabili, buruz gai baten kontzeptu edo esanahi bat ikasteko. Halako zeozer:

Buruz ikasi beharrekoa: enpresa baten lehiakortasuna aztertzeko erabiltzen dan metodología bai merkatuan, bai enpresa barnean: Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak Abantailak.

Nola memorizatu? AMIA


Beste trikimailu interesgarri bat: irakaslearen galderak aurreikustea. Ikasten zoazen heinean, saiatu irakaslearen lekuan jartzen eta galdetu zeure buruari zer nolako galderak jarriko zenituzke azterketan. Ikaskideekin komentatuz gero, errazago beteko dozu galdera zerrenda hori. Eta kontuan hartu irakalsleak klasean ematen dituen pistak, zeozer azaltzeko arbela erabiltzen duenean, zerbait argi utzi nahi duela nabari zaionean, etab. Argi ibili!

Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz