Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Ikasketa teknikak : Ikasle eraginkorraren dekalogoa

Gaztebizzetik 10 aholku proposatu nahi dizkizugu, zure ikasketa denbora topera aprobetxatuz, azterketetan arrakasta lortu dezazun.

1. AGENDA: ikasten hasi aurretik, ez baduzu, agenda bat eskuratu eizu. Agian txorakeri bat irudiko jatzu, baina ondo erabiliz gero eta egunero egin behar dozun guztia apuntatzen badozu, asko lagundu ahal deutsu.

2. PLANNING BAT LANDU EIZU: Azterketaren egunera arte gelditzen zaizkizun egunak objetiboki kalkulatu eta ikasi behar dozuzan materiak sailkatu. Eguneroko ordutegi bat egin eta zorrotz jarraitu eizu. Ezarritako helburuak betetzea posible izan behar da. Ikusiko dozu nola planning-a egiten 5 minutu eman arren, egunaren amaieran emaitza hobeak jasoko dituzula.

3. TOKIA: Ikasteko lekua egokitu. Hobe aireztuta dagoen eta argi naturala duen gela batean ikasten badozu. (Argi naturalaren kontua ezinezkoa bada, indartsua ez dan argi zuria edo urdina duen lanpara bat eskuratu eta idazten dozun eskuaren bestaldean jarri, itzalek arreta ez galarazteko). Hori bai, isiltasuna funtsezkoa da.

4. MOTIBAZIOA: azterketa bat ikasten hasteko motibazioa behar-beharrezkoa da. Pentsatu zer lortu nahi dozun, zertarako dan esfortzu hori guztia. Nerbioak kontrolpean eduki eizuz, ikasten ematen dozuzen orduak topera aprobetxatu eta hartu eizu eguneroko lan bat gehiago bezala. Azterketaren eguna askapen-eguntzat hartu eizu.

5. IKASGAIAK: has zaitez zailtasun erdiko ikasgaiak ikasten, gero zailenekin jarraitu eta utzi azkenerako errazenak. Hobe zailtasun handiena daben ikasgaiak goizean ikasten badozuz, orduan izaten baita buruak errendimendu gehiena ematen duen unea. Errazenak arrastirako utzi eizuz eta ez haiekin besteekin baino denbora gehiago emon gustoko dituzulako edota errazagoak egiten zaizkizulako.

6. MINIMO ETA MAXIMOAK: zure planningean gutxienezko eta gehienezko ikasteko orduak ezarri beharko zenituzke. Gogoan izan, ondo jan eta lo eginez gero, zure kontzentrazioa eta errendimendua handiagotuko dala.

7. ATSEDENALDIA: oso garrantzitsua da puntu hau. Ikerlanen arabera, orduro 5-15 minutuko atsedenaldia egin beharko zeunke eta ikasten denbora pasa ahala, atsedenaldietako denbora handitzen joan beharko zinateke. Baina kontuz! Zure atsedenaldiak luzeegiak badira, kontzentrazioa gal dezakezu eta berriro ikasten hasteak asko kostatuko jatzu.

8. OHITURA: ikasketa, ohiko eta eguneroko lan bihurtu eizu. Ariketa fisikoa egitearekin bezala gertatuko jatzu (gorputza ohitu eta gero eta gutxiago kostatzen jatzula).

9. LOA: saiatu gauetan ez ikasten. Adituek 7-8 ordu lo egitea gomendatzen dute, buruak behar dauen atsedena har dezan eta hurrengo eguneko ikasketan hobeto jarduteko.

10. INGURUNEA: saiatu zure familiak, lagunek eta bikoteak zure ordutegiak errespeta dezaten.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

ordutegia
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz