Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Drogamendekotasuna : Zer da erabilera?

Substantzia mota, kantitatea edo kontsumoa egiten den inguruabarrak kontuan hartuz, litekeena da kontsumo mota honek pertsonarengan edo bere inguruan berehalako ondorio negatiborik ez eragitea.

Egoera hau sarriago gertatzen da nerabeen eta gazteen artean, drogekin saioak egiten baitituzte jakin-minez, denbora-pasa moduan edo ingurukoak imitatzearren. Gehienetan, kontsumoa ez da urrunago iristen, eta ez du arrisku handiagoa duten kontsumo moduei edo substantziei dagokienez interesa pizteko arriskua sortzen. Noizbehinkako kontsumoak dira, neurrizkoak, alkohol kontsumitzaile gehienek egiten dituztenak bezalakoak. Egia da, halere, aldian behingo kontsumoek intoxikazio larriak eragin lituzkeela, nahiz eta hori sarritan ez gertatu.

Gazteek egiten duten legezko drogen eta kanabisaren (haxixa eta marihuana) kontsumoaren datuek adierazten dute ia gazteen erdia substantzia horiek kontsumitzen hasi dela, aurreko belaunaldiak baino proportzio handiagoan.

Alkoholaren kasuan, ohiko kontsumitzaileen proportzioa beste substantziena baino handiagoa da. Kontsumoa oso hedatuta dago herritarren artean, batez ere Europan, non 15 urtetik gorako gazteen ehuneko berrogeita hamarrak baino gehiagok alkohola kontsumitzen duen.

Tabakoaren kasuan, kontsumoaren hasiera aldakorra da eskualdeen eta herrialdeen arabera. Bost gazteetatik bi hasten dira kontsumitzen, eta gero eta jokabide normalagoa bihurtzen da hiru gazteetatik batentzat, gutxi gorabehera.

Alkohola kontsumitzen hasten diren hiru laurdena baino gehiago ohiko kontsumitzaile bihurtzen da, eta tabakoaren kontsumoan hasitako bi herena ohiko erretzaile bihurtzen da. Kanabisaren kasuan, kontsumoa hasten dutenen erdiak baino gehiagok haxix edo marihuanaren ohiko kontsumitzaile izaten bukatzen du.

Iturria: +Jakin - Arriskatu Gazte Europarraren gida

Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz