Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Drogamendekotasuna : Zer da abusua?

Drogen abusua erabilera desegokia da, pertsonaren edo bere ingurunearen bilakaera fisikoki, psikikoki eta sozialki konprometitzeko gai dena.

Kontsumo mota hau ez dagokio soilik aldi bakarrean kontsumitzen den kantitateari, ezta substantzia jakin batzuen neurrizko eta kontrolpeko kontsumoa errepikatzeari ere. Abusuaren arriskuak produktuaren berariazko arriskugarritasunarekin lotuta daude, osasunarentzat dituen kalteekin eta kontsumoaren ondorio sozialekin. Kontzeptu zalantzagarria da, estu lotzen baitzaie kultura bakoitzaren berezko ohiturei. Gizarte batentzat bere historiaren une batean arau-emailea dena, abusuzkoa izan liteke beste batentzat edo gizarte berarentzat beste uneren batean.

Arriskuak osasunarentzat (osasun arriskuak): Drogen kontsumoa kaltegarria da kontsumitzailearen egoera fisikoa hondatzen duenean, gaitz jakin batzuk okerragotzen dituenean, eta garaia baino lehenagoko heriotzak eragin litzake.

Arriskuak eguneroko bizimoduarentzat (arrisku sozialak): Drogen kontsumoa kaltegarria da, kontsumitzailearentzat eta inguruan dituenentzat kalteak eragin lituzkeen egoereta.n

ABUSUAREN KANPOKO EZAUGARRIAK

Abusua ondorengo egoeretan gertatzen da:

  • Substantzia baten kontsumoak arrisku erantsiak eragin ditzakeen egoeretan: besteak beste, kontzentrazioa galtzea automobilak gidatzerakoan, motorrak eta makina astunak gidatzerakoan;

  • Elkarbizitzaren arauak hausten dira behin eta berriz, substantzia baten kontsumoari lotuta beti (indarkeriazko ekintzak edo istripuak drogen eraginpean...);;

  • Arazo pertsonalak edo sozialak larriagotzen dira, substantzia batek jokabidean eragindako ondorioek sortuak edo larriagotuak (familia harremanak hondatzea, arazo ekonomikoak...); ;

  • Zailtasunak edo ezintasunak lanbidearen, eskolaren eta familiaren betebeharrei erantzuteko (behin eta berriz ez agertzea, lanean errendimendu eskasa izatea, emaitza txarrak, eskolara ez joatea, bazterketa, erantzukizunak bertan behera uztea...); ;

  • Droga egun batzuez uzteko ezintasuna; ;

  • Arriskugarritasuna osasunarentzat eta besteen orekarentzat (haurdun batek haurraren osasunean eragin ditzakeen arriskuak). ;

Iturria: +Jakin - Arriskatu Gazte Europarraren gida

Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz