Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Drogamendekotasuna : Taburik barik

Descartesek inoan... “Pentsatzen dot, beraz, banaz.” Hasi zaitez ba pentsetan!

Pentsatu dozu inoiz ondo pasatzeko hartzen dozun horrek ze ondorio dauzan? Bururatu jatzu kontsumitzen dozun horrek zure existentzia agortu daikeala? Zeren, zure garunari egiten deutsan kalteagaz, pentsatzeari itziko deutsazu eta, Descartasen aburuz, pentsatzen ez badozu, ez zara existituko...

Egin daigun berba argi, taburik barik...

Bazenkian Ketamina (Keta, Ket edo Ketty deitzen dozun hori) albaitaritzan erabilten dan anestesiagarri bat dala? Ez dozu uste zaldi bat lokartzeko gai bada, honek daukan pisuagaz, zuri egingo deutsun kaltea izugarria dala?

Eta zer dinozu Popper-az? Merezi dau sortzen dauan buruko min itzela eta zorabioak izatea, bi minutu edo gitxiagoko beroaldia izateko? Bere efektuak oso gitxi irauten dau, eta ondorioak betiko izan daitekez...

Porrutxu bat erreko dogu? Haxixa, marihuana... Bardin da ezta? Erre egingo dogu, behin baino gehiagota, seguru. Azkenean kalean ihes egiteko beharra igarriko dogu, nonor atzetik dabilela, depresioagaz amaituko dogu, agian ospitale bateko psikiatria arlotik pasako gara... Baina, ez dau lebarik... Porrutxu bat baino ez da ezta? Ala ez?

Porrutxuak alde batera itziko doguz, baina “piti” bat erreko dogu. Tabakoaren salmenta legezkoa da, ezin da horren txarra izan... Lau minbizi kasuen artean bakar bat baino ez da tabakismoaren errua. (Ironiaz nabilela igarri dozu ezta?) Baina, zure osasunagatik egiten ez badozu edo zure patriken osasunagatik (egizu erre barik aurreztuko zeunkean dirutzaren kalkulua), egizu zugaz bizi direnengatik. Imajinatzen dozu zelan izan daitekeen tximinia baten ondoan bizitzea etengabe? Ba, holantxe bizi da erretzaile baten ondoan bizi dan pertsona bat.

Alkoholaren inguruan barriketa egingo dogu orain? Legala da eta sanoa ere izan daiteke neurri txiki batean. Gainera, lotsa galarazten deutsu eta harremanak errazten deutsuz. Egia esan, lagunekaz, familiagaz... alkartzeko aitxaki ezinhobea izaten da. Baina danak dauka bere neurria. Zeren...ziur zagoz mozkor zagozanean ondo pasatzen dozula? Gogoratu ere ez dozu egiten eta! Nogaz egon zaren, zer egin dozun, zure lagunagaz zergatik hasarratu zaren... ahaztu egiten dozu askotan.

Matematika kontua da...

Gau 1 mozkorragaz = oste egun 1 + neke egun bat (urteak joan ahala handitu egingo dan kopurua da hau)

Nahiko desorekatua, ez dozu uste?

Egin daigun berba kokainaz... Jarri zaitez egoera honetan: parrandan urteten zara, “lerrotxo batzuk margotzen dozuz”. Lehenengo bat, gero beste bat, besteren bat aurrerago... Alkohola edaten zabilz, baina ez dozu igarri be egiten, kokainak bere efektua desagertarazten dau. Ez zara nekatzen eta ez daukazu arriskuaren bildurrik. Aske sentitzen zara nahi dozuna egiteko eta zeure burua egunetan zehar parrandan egoteko gai ikusten dozu. Tentagarria ezta? Orain kokatu eizu zure burua hurrengo egunean. Kaletik nonor jarraika datortzula igarten dozu, jada ez daukazu indarrik korrika jarraitzeko. Gau osoan dantzan pasatu izan bazendu moduan sentitzen zara, eta holan da. Zure bihotza ahulduta dago, asteburuko larregikeriaren ondorioa da. Lagunen bategaz geratzen zara (baldin eta baten batek ohetik altxatzeko indarrik badauka) eta futbolean, tenisean edo bizikletan ibiltzeko geratzen zara. Lehen normaltasunez egiten zenduen hori. Zorabiatzen hasten zara eta lurrera jausten zara atoan. Anbulantzien doinua eta esaldi bat entzuten da: zelan izan daiteke bihotzeko batez hiltzea? Gaztea zan eta!

Tragikoa iruditzen jatzu ezta? Baina horrez ez dau esan nahi egia ez danik...

Entzuna dozu diseinuko drogen kontua ezta? Diseinatzaile horreei zera esango neuskie nik: erropa, webgune edo eskaparateak egitea eta alkimia alde batera iztea, zaharkituta dago eta... Baina horretaz ez gara orain aritukohellip;

LSDa esaterako, nori bururatu jako honddoei azidoa atara eta paper batean jatea? Ez da goxoagoa perretxikoak jatea? Aholku bat: itzi eisus tripiak alde batera eta zoaz Bilboko Goienkale kaletik (Somera) egunen batean.

Sigla gehiago: GHB. Entzuna daukazu? Hartu badozu agian ez zara gogoratu be egingo, amnesia dakar eta. Neskak bortxatzeko erabiltzen daben droga da. Mozkor baten antza dau, baina amnesia sortzeaz gain, koman itzi zatxakez.

&Oxido nitrosoa. Mmmm... entzuna daukat hori... Ah! “A todo gas (The Fast & The Furious)” filmean erabiltzen eben erregaia da! Koheteentzako erregai moduan ere erabiltzen da. “Barrearen gasa” deitzen badabe ere, niri barregurea atoan kendu jat, zuri ez?

Anfetaminek (speed, ice edo kristala) logurea kentzen dabe eta zure burua bizkortzen dabe, baina errealitaterako buelta latzagoa egiten dabe. Benetan zure buruaz beste egin nahiko zeunke? Depresioak jota edo paranoiekaz egon nahi dozu?Azal arazoak, aknea, masailezur uzkurdura...jasateko prest zagoz? Horixe izango da anfetamina hartzean jasoko dozun fruitua.

Badakizu ze drogak sortzen dauan euforia bi segundotan eta droga-mendekotasun azkarra bizitza osorako? Heroinak. Jako edo “caballo” ere deritzon droga honen kontsumo ezagunena injekzio bidezkoa da, nahiz eta ez dan biderik ohikoena. Baina, dinot nik, xiringak gustoko badozuz ez da hobe odol-emaile egitea? Zure bisitza ez zapuztea eta beste batena konpontzea aukera hobea da, ezta?

Heroina drogamenpekotasunaren ohiko irudia sortu dauan droga da: ia hortzik bako pertsona, argala eta ahula, hortik botata, agureak lapurtzera doana bere labanagaz... Betiko “yonkia” !

Baina badakigu gaur eguneko drogamenpeko pertsona baten irudia ez dala hori. Itxuraz askoz sanoagoa, gizartean hobeto integratua. Egungo drogamenpekotasuna arazo ikusezinagoa da, estaltzeko errazagoa, jabetzeko zailakoa... Eta zu zer, drogen menpe zagoz?

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz