Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Ahozko azterketek grina eragiten dute batzuengan, herra beste askorengan. Bizitzan dekoguzen gauza guztiak bezala, bere alde onak eta txarrak dabez.
Abantailak: behar izanez gero, irakasleak zeozer argitu edota lagundu daike. Bestalde, ikasleari bakarrik eskainitako denbora bat da eta hori, kasu batzuetan, sustagarria izan daiteke.
Eragozpenak: sarritan egiten ez doguzanez, ez dogu teknika gertutik ezagutzen. Gainera, denbora gitxi dekogu erantzun bat emoteko eta horrek urduri jarri ahal gaitu. Lotsati eta antsietate handikoentzat proba gogorra izan daike.
Ikasten zagozenean, ikasgaiak ozenki birpasatu eizuz: lehenik, eskema aurrean dozule eta gero, buruz. Ikaskideekin birpasatzea ere ideia ona izan daiteke.
Azterketa mota hauetan ezinbestekoa da gaia ondo menderatzea, galdetutakoari berehalako erantzuna emon ahal izateko. Hitz-jarioa eta zure buruarekiko konfidantza erakustea garrantzitsua da.
Azterketan zagozanean buruan eskema bat eizu azalpenekin hasi baino lehen eta arreta jarri garrantzitsuenean. Pauso hauek jarraitu:
1. Ideia garrantzitsuenak aipatu
2. Garatu eizuz
3. Ondorioak azaldu