Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Azterketa motak : Galdera laburren azterketak

Abantailak: azterketa egiteko teknika ezaguna dogu eta horrek lasaitasuna eta segurtasuna emango digu.

Eragozpenak: gaiaren ikuspuntuan erratu gaitekez, idazteko ematen diguten lekuan erantzun nahi doguna laburtzeko arazoak izan daikeguz, forma kaotikoan idatzi daikegu, etab.

Azterketa prestatzeko orduan, liburuan eta klasean proposatutako ariketak, testuetan nabarmendutako atalak eta irakasleak behin eta berriro azaldutako gaiak birpasa eizuz. Ikaskideekin errepasatzea ere ideia ona izan daiteke: elkarrekin azterketako galderak izan litekeenak asmatu eta erantzun ahal dozuez.

Azterketa mota hauetan erantzunak oso konkretuak izan behar dira; horretarako, gaia ondo mederatuz gain, laburtzen eta kontzeptuak erazionatzen trebea izan behar zara.

Azterketan zagozanean jarraitu aholku hauei:

1. Galderak arretaz irakurri eizuz eta zalantzarik izanez gero, galdetu irakasleari.

2. Dekozun denbora, erantzun behar dozuzen galderetan banatu eizu.

3. Hasi hobeto dakizkizun galderetatik

4. Erantzun zehazki eskatzen zaizun horri

5. Idatzi erantzunak ematen dizuten lekua errespetatuz

6. Ez itzi galderarik erantzunik barik. Denborarekin estu eta larri bazabilz, gitxienez ideia garrantzitsuenekin eskema bat eizu.

7. Aurkezpena eta idazkera zaindu.

8. Azkenengo 5 minutuetan idatzitakoa irakurri eta zuzendu.

Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz