Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Azterketa motak : Test azterketak

Test azterketek ere, grina eragiten dute batzuengan, herra beste askorengan. Euren abantailak eta eragozpenak aztertuko ditugu:

Abantailak: azterketa hauek ikasitako guztia gogora ekarriko deutsu. Bestalde, zuzenketa beti izango da beste kasuetan baino objetiboago.

Eragozpenak: azkar lan egin behar da eta normalean, akatsek zigorra dakarre.

Azterketa mota honetan beharrezkoa da ikasgaia menderatua izatea eta ondo ulertzea.

Azterketan:

1. Azterketaren jarraibideak arretaz irakurri


2. Galdera bakoitza irakurri hitz gakoak identifikatuz


3. Galderetan agertzen diren kalifikatzaileak (adberbio, adjetiboak, etab.) arretaz irakurri:

  • sarritan zuzena eta gezurrezkoaren artean berizten dau

  • logikaz pentsatzeko balio deusku



4. Aukera ezberdinen artean hautatzeko orduan:

  • Saia zaitez erantzuna asmatzen ematen deutsuezan aukerak irakurri baino lehen.

  • Irakurri eizuz, eta baten bat zure erantzunarekin bat badator, zuzena izan daiteke.

  • Erantzun bat bera ere, zuk pentsatutakoarekin bat ez badator, hasi zentzurik ez dauanak deuseztatzen, egokienera ailegatu harte.

  • Aholkutxoak:


- Sailatu erantzunetan informazioa edo seinaleak bilatzen.

- kalifikatzaile oso orokorrak eta absolutuak (dana, ezerez, beti, inoiz, etab.) normalean ez dira aukerarik onenak izaten, hots, faltsuak edo ez zuzenak izaten dira.


5. Erantzuna ezagutzen ez baduzu eta akatsak zigortzen badira, ez arriskatu; itzi erantzun barik.


6. Erantzunen bat ezagutzen ez badozu, ez galdu denborarik! Pasa hurrengora.

Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz