Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Substantziak : Cannabis

ZER DA? AURKEZPENA ETA KONTSUMO MODUAK DAKARZAN ONDORIOAK

“Cannabis sativa” landarearen erretxin, hosto eta loreetatik mundu osoan gehien erabiltzen diren substantzia piskoaktiboak lantzen dira.

Bere ondorio psikoaktiboen erantzulea den kanabisaren printzipio aktiboa THC da (tetrahidrokanabinola) eta bere kontzentrazinoa aldatu egiten da prestakinen eta produktuaren jatorriaren arabera.

Marihuana: landarearen lore lehorrak dira eta tabakoarekin batera nahastuz edo bakarrik erretzen dira. Landarearen bariedadearen arabera bere efktua eta dosia desbardina izaten da.

Cannabis zale askok marihuana janariagaz nahastean erabilten dabe: jaki batzuetan espezia gisa edota margarina edo gurinagaz nahastu eta gero, gozoak prestatzeko (bizkotxoak, trufak, txokolatea...)

Haxixa: landarearen hostoak arraspatzen dira eta landarea lehortu ondoren lortzen dan hautsa erantsiz lortzen da erretxina edo haxixa. Xafla zanpatu moduan ageri da, kolore berde, marroi edo horia daben barratxoak dira; kolorea produkzio eskualdearen arabera aldatzen da. Tabakoarekin nahasiz erre ohi da. Haxixa toxikoak diren beste substantzia batzuekin nahasten da askotan, besteak bete, henna, parafina eta betuna.

Olioa: Printzipio aktiboaren kontzentrazio handiagoa duen prestakina. Pipan kontsumitzen da gehienetan.Gaur egun, ez da lar erabiltzen.

  • Lan konplexuak egiteko gaitasuna zailtzen dau

  • Denboraren eta ikusmenaren pertzepzioa eta bat-bateko oroimena nahasten dau.

  • Logurea sortzen dau.

  • Erritmo kardiakoa handitzen da (taupadak)

  • Listu jarioa gitxitzen da (aho lehorra)

  • Odol hodiak dilatatzen dira (begi gorrixkak)

  • Batzuetan, nazka sentitzen da.
  • DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

    Drogak
    www.gaztebizz.eus
    94 406 80 00
    Gaztebizzaren logotipoa

    Baliozkotzea


    © 2018 - Gaztebizz