Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Substantziak : Kokaina

ZER DA? AURKEZPENA ETA KONTSUMO MODUAK DAKARZAN ONDORIOAK

Kokaina, koka landaretik eratortzen dan droga psikoestimulatzailea da.

Trafikatzaileek koka adulteratu egiten dabe sarritan, beste substantzia batzuekin nahastuz. Horrek arriskuak handitzen ditu eta konposizinoa ezagutzen ez jaken produktuen ondorioak eta elkarrekintzak indartzen dauz.

Hauts zuri finaren itxura du, mikrokistalez eratua. Aldez aurretik lehortzen utzitako koka hostoen elaborazioaren emaitza da.

Gehienetan arnastu egiten da (koka arraia “esnifatu”egiten da).

Batzuetan, bena barnetik injektatu edo erre egiten da.

Hego amerikako herrialde batzuetan koka horriak murtxikatu egiten dira altitudeak sortutako presioa ekiditeko, gosea asetzeko edota ohituragatik. gainera, herrialde ekoizle honeek, koka landarean oinarritutako produktuak ere ekoizten dabez: edariak, gailetak...

  • Egoera depresiboa eta estutasuna
  • Odol hodien uzkurdura. Ehunak, behar besteko irrigaziorik gabe, pobretu egiten dira eta, ondorioz, nekrosia sortzen da. Horrek eragiten dau, esate baterako, ohiko kontsumitzaile batzuek izaten daben sudur trenkadaren zulaketa.
  • Erritmo kardiakoaren gorabeherak. Istripu kardiakoen jatorria izan daitezke, batez ere pertsona ahuletan eta tabako erretzaileen artean.
  • Tabakoaren nahiz alkoholaren
    kontsumoa handitu egiten da kokaina
    hartzean.
  • Gaitz psikikoak eragin daikez: umore aldaketa handiak, eldarnio paranoideak edo izualdiak.
  • Jarduera psikikoa handitzen da eta,
    ondorioz, lo ezina, amnesia eta asaldura
    faseak.
  • “Esnifatzeko” erabiltzen
    diren materialek A, B eta C
    hepatitisaren birusa kutsa leikie,
    kontsumitzaile askoren artean
    erabiltzen badira. Kontsumoa
    injektatzen bada, partekatu den
    materialak giza inmunoeskasiaren
    birusa transmiti lezake (GIB), hiesaren
    eragilea.

  • Drogak
    www.gaztebizz.eus
    94 406 80 00
    Gaztebizzaren logotipoa

    Baliozkotzea


    © 2018 - Gaztebizz