Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Mens sana in corpore sano : Elikadura ohiturak

Ikasten ematen dozuzan orduei etekin handiena atera nahiz gero, kontuan izan honako elikadura-ohitura hauek:

  • Ondo gosaltzea behar-beharrezkoa da eguna goizetik energiarekin has daigun. Glukosak kontzentrazio, memoria eta ikasketa etekintsuarekin zerikusi handia du.

  • 5-6 otordu egin eizuz. Ikasten gagozenean energia gastatzen dogu eta horrek gosea eragiten deusku. Gose bagara, nekez kontzentratuko gara. Beraz, otordu garrantzitsuen artean, frutak, jogurtak, irabiakiak, fruitu lehorrak, sandwich-ak jan daikezuz, besteak beste. Baina saiatu opil industrialak, gozokiak, snack-ak eta halako jaki ez osasuntsuak saihesten.

  • Kontuz otordu lasterrakin! Ez eizuz otordu garrantzitsuenak pizza, hanburgesa eta ogitartekoengatik ordezkatu. Hobe da dieta orekatua egitea, denetarik pixkat jan, frutak eta barazkiak barne.

  • Ez kafe, koka-kola eta te askorik hartu. Edari hauek kafeina dabe eta esna mantentzen lagunduko zaituez, baina kontzentrazio eta memoriari kalte egiten deutsie, urduritzen gaituezelako eta atsedena eragozten dabelako.

  • Zorionekoak gu! Bradfordeko (Erresuma Batua) Unibertsitatearen estudio baten arabera, azterketa garaian txokolatea jateak estresa gutxiagotzen laguntzen du. Ez zaigu komeni azukre asko duten jakiak kontsumitzea, baina txokolate apur bat jateak behar dogun indarra emongo deusku ikasten jarraitzeko.

  • Hobe da azukre anitz duten edariak hartu ordez, berdin dio gasik duten ala ez, zuku naturala edo infusioa hartzen badozu.
Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz