Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Alkohola : Mitoak eta egiak

MITOA
EGIA
Edari alkoholiko desbardinak nahastek arinago mozkortzen zaitu.
Ez, garrantzitsuena edaten dozun katitatea eta abidaura dira.
Kafea edatea ona da mozkorra arinago kentzeko.
Ez. Izan ezazu pazientzia apur bat, denbora da gakoa eta.
Alkoholaren tolerantzia mailan ez dago emakumezko eta gizonezkoen arteko desbardintasunik.
Ez, emakumearen gantz azaleraren banaketa eta alcohol hidrogenasa entzimaren kantitate baxuak, emakumeen tolerantzia baxuagoa izan daitela eragiten dabe.
Zenbat eta esperientzia handiagoa izan edaten, orduan eta gehiago iraungo zodu mozkortu barik.
Ez. Tolerantzia fenomenoaren ondorioz, alkoholizazioaren lehenengo fasean egia da, baina bigarren fasean aurkakoa gertatzen da.
Edaten dozun alkhol guztia gernu eta izerditiko kanporatzen da.
Alkoholaren %10-a baino ez da kanporatzen gernu eta izerdiaren bidez, bestea gibelean metabolizatu eta azukre bihurtzen da.
Garagardoa eta ardoa edatea ez da hain kaltegarria beste edari alkoholikoekaz konparatuta.
Ez. Alcohol proportzio desbardina izan daikie, baina alkohola daben heinean kalte egin daikie.
Alkoholak indarkeria eta kriminalitatea sorrarazten dauz.
Alkoholak berak ez dauz sorrarazten, baina egia da harremanduta dagozala.
Kalitate txarreko alkoholek, kalitate onekoek baino mozkor handiagoa sorteen dabe.
Ez, baina “ostea” txarragoa izatea ekarriko deutsu alcohol txarra edateak.
Alkoholak pertsona arteko harremanaj eta harreman sexualak errazten dauz.
Instintoak askatzen dauz eta lotsatia bazara deshinibizioa ekarri daike, baina lar kontsumitzeak sexu erantzuna mugatu eta komunikazio gaitasuna murrizten dau.
Alkoholak arazoak ahazten laguntzen dau.
EZ, areagotu baino ez dauz egiten.
Gehien irauten dauan pertsona kontrolik handiena daukana da.
Asko jasateak zure gorputzak ohitura daukala baino ez dau esan nahi, hau da, mendekotasunetik gertuago zagozala.
Bakarrik edatea txarra da, taldean egitea aldiz ez.
Edatean euforia indartzen da eta taldean sentsazio hori handiagoa da, baina nahiz eta taldean egin alkoholak eragin kaltegarriak izango dauz.
Gazteak dira gehien edaten dabenak.
Euskadin alcohol kontsumoagatik Osasun mentaleko zentroetan atenditutako personen adin tarte handiena 45-65 urtekoa da, 15-25 eta 25-45 elkartutako kopurua baino gehiago.
Iturria: Osakidetzako Kasu Psikiatrikoen Erregistro Metatzailea. (2006ko datuak)

Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz