Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Alkohola : Lar edaten dot?

Lar edaten dot? Noizbait zure buruari itaundu deutsazu? Agian ez dakizu erantzute... Zer da gehiegi edatea, zer da asmo, gitxi edo normala? Erantzun ahal izateko ikerketa ofizialek emiten dabezan eskala batzuk aurkezten deutsuguz zure burua kokatu daizun.

EUSKO JAURLARITZAREN OSASUN SAILA, OSASUN INKESTA 2002

Oso edale handia: egunero 51 - 90 cc (41 - 72 gr) alkohol edaten duen gizonezko ohiko edalea; emakumezkoen kasuan, balioak 31 - 54 cc (25 - 42 gr) dira.

Larregizko edalea: egunero 91cc-72gr alkohol edaten duen gizonezko ohiko edalea; emakumezkoen kasuan, balioak 55cc-42gr-koak dira.

“EL ALCOHOLISMO, CONSECUENCIAS Y PREVENCIÓN”
Miriam Bolet Astoviza Doktorea eta María Matilde Socarrás Suárez Doktorea - "General Calixto García" Unibertsitate Ospitalea 2003

Abstinente osoa: inoiz edaten ez dauana.

Noizbehinkako edalea: nohizbehinka eta kantitate mugatuan edaten dau (trago bat edo bi) eta egoera berezietan (urtean 5 alditan gehienez.

Gizarte edalea: arau sozialak apurtu barik edaten dauan subjetktua, ez dau irizpide toxiko edo terministengatik egiten, alkoholak ez deuto askatasuna mugatzen ez deutsalako ondorio biologiko edo psikosozialik eragiten.

Edale apala: astean 3 alditan edaten dau, baina beti ron botilaren ¼ , ardau botila bat edo 5 gradu baxuko garagardo botila erdi baino gitxiago. Urtean 12 aldi baino gitxiagotan mozkor txikia izaten dau.

Mendekotasunik bako larregizko edalea: aurrekoak baino gehiago edaten dau, dietado kalorien %20 alkoholaren bidez hartzen dauz. (Arazodun edalea).

Konplexutasunik bako alkohol mendekotasundun edalea: mendekotasun fisikoa da, adierazpen klinikoa emiten da abstinentzia garaietan: dardarakada gogorrak, urduritasuna, lorik egin eza, buruko mina eta izerdia. Beherakoa, eldarnioak eta gihar arazoak ere izan daikez.

Alhokol mendekotasun konplexudun edalea: aurrekoaren sintomez gain, konplexutasun psikikoak ere badagoz (delirium tremens, aluzinosi alkoholikoa eta Korsakov-en psikosia) edo arazo somatikoak agertuko dira (polineuropatia, esteatosi hepatikoa, zirrosi hepatikoa, kardiomiopatiak eta gastritia.

Azken faseko alhokol mendekotasun konplexudun edalea: narriadura físico eta psikiko nabarmena eta bere eragin soziala. Toxikoarekiko tolerantzia murrizten da eta lauki konbultsiboak. Gaixoek desnutrizio arazo larriak izaten dabez eta liseriketa sistemako minbiziak agertu daitekez, bestek beste.

Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz