Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Mens sana in corpore sano : Amomaren botika

Azterketa garaian, ikasten ematen doguzan orduei etekin handiena ateratzen lagunduko digun filosofoen harriaren bila ibiltzen gara. Ba kendu ideia hori burutik! Farmatzia, parafarmatzia eta belar-dendetan saltzen deuskuezen produktu batzuek geure osasunaren kontra egin daikie. Beste hainbat plazebo hutsak dira, hots, ez dute eraginik gure gaitasunetan. Baina batzutan, kontsumitutakoa benetazko eragina dauala sinesten dogu eta azkenean gure lanari etekin hobea ateratzen diogu.

Fosforoa garuna eta gorputzaren funtzionamendu on batentzat behar-beharrezkoa dogu. Mineral hau konprimitu, kapsula, txokolatina eta edateko anpoiletan aurkituko dozu hainbat dendetan. Baina ez dozu horreen beharrik. Dieta orekatua badaramazu, gorputzak behar duen adina fosforo izango dozu. Mineral hau kontrolik gabe hartzen badozu, ondorio kaltegarriak izan daikezuz. Magnesioarekin ere gauza bera gertatzen da; kontrol batekin kontsumitu behar da.

Kopuru txikitan hartuta soja lezitinak zure memoria eta adimena suspertsen dau. Propietate mesedegarriak daukaz azala eta atzazkalentzat ere.

Garagardoaren legamia tiamina-iturria da. Bitamina honek memoriari on eginez gain, ilea, azala eta atzazkalentzat onuragarria da.

Oso nekatuta zagozanean ginseng edo erromeroa hartu daikezu indarrak berritzeko. Belar-dendetan ginseng-aren sustraiekin landutako produktuak aurkituko dozuz. Bestalde, erromero infutsio batek ere adimena bizkortuko deutsu.

Kontuan hartu produktu hauek ez dutela berehalako ondoriorik eragiten. Eraginkorragoak izateko azterketa garaia baino pixkat lehenago hartzen hastea gomendatzen dabe.

Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz