Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Erlaxatzen ikasi eizu! : Tai Chi-a

Txinatar ariketa zaharra dogu hau, oso erritmo geldian eginiko mugimenduen bidez, garapen pertsonal betea lortzen dauana. Gorputzerako ariketa bat izanez gain, bururako kontzentrazio eta autokontrol prozesua da.

Chang Sang Feng apaiz taotarrak tai chi-a sortu eban XIV. mendean. Elezaharraren arabera, kurrilo eta suge baten arteko borrokan inspiratuta dago. Apaiz honek ikusi ei eban kurriloaren erasoa saihesteko sugeak atzera egiten ebala eta atzerako mugimendu horretaz baliatuz, sugeak berak, eraso egiten ebala. Kurriloak, barriz, sugea bere hegoekaz estaltzen eban bere harrapakina nahasteko. Une horretan Feng malgutasuna eta mugimendu leunen garrantziaz jabetu ei zan.

Taoismotik dator Tai Chi izena eta energiaren autokontrol sistema esan nahi dau. Diziplina hau mugimendu leunak, kontzentrazio eta arnasketarekin barneko energia garatzean datza. Estilo ezberdinak dagoz baina erabiliena yang izenekoa da. Honek 24 mugimendu ezberdin daukaz eta 1956.ean Txinako Kirol Batzordeak araupetu eban.

Mugimendu leunek esfortzurik gabe arnasketa sakona egitea uzten deuskue. Tai Chi-ak ez gaitu nekatzen, horren ordez, gure bizitasuna areagotzen dau. Mugitu bitartean erlaxatzen gara.

ordutegia
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz