Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Erlaxatzen ikasi eizu! : Yoga

Indiako yoghientzat gorputza buruagandik gidatutako garraioa da. Buru eta gorputzaren arteko harreman estu honetan oinarrituz, erlaxazio teknikekin batera oreka bat mantentzeko metodoa sortu eben.

Modalitate ezberdinak dagoz, baina Mendebaldean hedatuena hatha da. Gorputz-jarrera ezberdinetaz (asanas), arnasketa ariketetaz (pranayama) eta kontziente eginiko erlaxazio tekniketaz (shavasana) osatzen da.

Asanas-ekin, arnasketa sakon baten bidez gure gorputz guztia egurastu egiten dogun bitartean, gure muskuluak eta lotailuak astiro luzatzen doguz mugimendua erabat kontrolatuz.

Elkarren osagarri diren flexio eta hedatze gorputz-jarrerak egiten dira mugimendu leunen bitartez. Asana bakoitza 30 segundutatik 2 minutura mantendu behar da, norberaren mailaren arabera. Gorputz-jarrera batetik bestera pasatzean, erlaxazio ariketa labur bat egiten da.

Beroketa bezala erabiltzen dan asana oso famatu bat Eguzkiari agurra da, 12 gorputz-jarrera ezberdinen sekuentzia, ariketa bakar baten barruan.

Kontziente egiten dan erlaxazio teknikari Shavasana deritzogu. Saioaren momentu ezberdinetan egin daiteke, baina azkenengo partean inportantzia gehiago berezkuratzen dau. Decúbito supino gorputz-jarreran eta arnazketa motelak eta sakonak eginez, gorpurtzaren atal ezberdinetatik buru-ibilibide bat egiten da, muskuluak tentsioan jarriz eta berriro erlaxatuz.

Yogak gorputza luzatu eta indartzen dau, zirkulazioa eta barneko organoak suspertuz. Praktikatuz gero, buru eta gorputza menderatuko dozuz. Hori bai, kontzentrazioa ezinbestekoa dozu.

Estresa, urduritasuna...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz