Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Tatuajeak : Erabagia hartzea

Tatuaje bat bizi guztirako konpromisoa izan daiteke edo bizi guztirako ez bada, epe luzerakoa gitzienez. Egia da kentzeko bideak dagozala, baina ez da pentsatu barik hartzeko moduko erabagia. Ondo pentsatu behar da zer, non, zelan, nork... egingo deutsun tatuajea. Ez eizu inoiz egin moda bat dalako, zure lagunen batek egin daualako, norbaiti gustatuko jakolako... Tatuaje bat oso gauza pertsonala da.

Tatuajea non jarriko dozun aukeratzea:

Gorputzeko edozein ataletan tatuaje bat egin daiteke, baina danak ez dira bardin ikusten eta ez dabe min bardina igarten... Gantz gitxiago daben atalak edota hazurretik gertuen dagozanak minberagoak dira tatuajea egiteko orduan.

Gainera pentsatu eizu egunero eta uneoro ikusiko dozun leku batean egin nahi dozun (eskuak, eskumuturrak, besoak...) edo besteek ikusi ahal izatea nahi dozun, baina zuk zeuk nahi dozunean baino ez.

Etengabe ikusten dozun tatuaje batez aspertzeko joera daukagula esaten dabe... Gainera, danek ikusteko moduko tatuaje batek lan- eta gizarte-arazoak ekarri ahal deutsuz... Nahiz eta tatuajeak gaur egun oso normalizatuak dagozan, oraindik badagoz aurreiritziak dabezan pertsonak. Baina honek ez zaitu lur jota itzi behar, dana dala, kontuan izan erabagia hartzerakoan.

Gitxi ikusten dan tatuaje bat larruazal zati handi bat tatuatu nahi dabenentzako aproposa da (adibidez lepo guztia) edo euren tatuajeaz nazkatu nahi ez dabenentzat. Orkatila, oina, sorbalda edo omoplatoa nahiko erabiliak dira tatuajea iksugarri izateko baina aldi berean, nahi dozunean estaldu ahal izateko.

Tatuajea aukeratzea

Zer tatuatu nahiko zeunke? Nonoren izena, tximeleta bat, herensuge bat, maitagarri bat... ohiko aukerak dira, baina sakon pentsatu.

Pertsona bat zure bizitzatik igaro daiteke eta denboragaz damutu egin zaitekez... Eta marrazkiei dagokionez, pentsa heldu egiten zaren heinean zure gustuak aldatu egingo direla, horregatik gure gomendioa tatuaje “neutro” bat egitea da (zuretzat esanahia daukan sinboloren bat esaterako).

Kontuan izan gainera, aukeratzen dozun marrazkiak tatuajearen tamainan eragina izango dauala... Baina guzti horren gainetik, erabagia zurea da!

Estetika
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz