Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Piercing : Segurtasun dekalogoa

  1. Piercing bat jartzea erabaki baduzu, gai hipoalergikoaz egindakoak aukeratu behar dituzu, hau da, urreaz, zilarraz, titanioaz egindakoak, bai eta altzairu kirurgikoaz edo plastikoaz ere, esterilizatu ahal direnak alegia.

  2. Infekzioak eta gaixotasunak ez kutsatzeko, joan zaitez lokalaren baldintzetan, lan tresna eta lanabesetan higiene eta osasun arriskuak prebenitzeko arauak betetzen dituzten zentroetara, batez ere materialaren esterilizazioari eta erabilpen bakarreko lanabesen erabilerari dagokienean. Egiaztatu ea zentroak jarduera horiek egiteko baimena daukan.

  3. Larrua, mukosak edota beste ehundura batzuek zuzenean zeharkatzeko diren material guztiak beti esterilizatuak eta erabilpen bakarrekoak izango dira. Operazioan erabili eta, behin erabili eta botatzeko ez diren materialak esterilizatu behar dira eta poltsa edo ontzi esteriletan gorde behar dira berriro erabili artean.

  4. Piercinga jartzera zoazenean ez duzu inolako gaixotasunik edo infekziorik eduki behar. Horrelakorik edukitzeak, marranta edo haginetako mina izanda ere, zure sistema inmunologikoa ahulduta egotea dakar.

  5. Eskatu behar duzu urraturik, erredurarik, garaurik, erreakzio alergikorik, ez gaixotasun dermatologiakoren zantzurik ere ez dauzkan larruazaleko leku batean jartzeko piercinga.

  6. Piercinga ezarri baino lehen txerto antitetanikoa jarrita edukitzea komeni zaizu. Gogoratu hau, garrantzitsua da eta: ezin izango duzu odol emaile izan piercinga jarri ondorengo urte osoan.

  7. Gogora egiozu piercinga ezarriko dizun pertsonari zulatzen hasi aurretik larruazala garbitu eta desinfektatu behar dizula.

  8. Gogoan eduki gorputzaren atal batzuetan, hala nola mingainean, zilborrean, titi-buruetan, ezpainetan, genitaletan, piercingak errazago erauzi daitezkeela, igurtziengatik edo arropetan trabatuta gelditzeagatik. Gogora ezazu mukosa guneek (ahoa, sudurra, mingaina eta genitalak) infekzioak hartzeko joera edo erraztasun handiagoa ere badutela.

  9. Piercinga ezarri ondoren, saihestu behar duzu zaurian zarakarrik egitea, profesionalak ematen dizkizun aholkuei kasu eginez. Zulaketaren ondoren, ez duzu igerilekuan edo itsasoan bainurik hartu behar zauria orbaindu arte.

  10. Piercinga ezarri ondoren eska ezazu zerbitzuaren ordainketako faktura, garrantzitsua baita balizko erreklamazio baterako. Kontrola ezazu piercinga jarrita daukazun lekua eta medikuarengana berehala jo holako zantzuren baten aurrean: sukarra, gorritasuna edota handitzea, mina edo ondoezak.

Iturria: Escuela Europea de Consumidores

Estetika
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz