Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GARRAIOA

Puntukako Gidabaimena : Puntuak galarazten dabezan 20 arau-hauste

  1. Baimendutako alkohol tasaren gainetik gidatzea.

  2. Estupefaziente, psikotropiko, pizgarri edo antzeko efektuak sortzen daben substantzien mende gidatzea.

  3. Alkoholemia, psikotropiko, estupefaziente edo antzeko substantzien gradu mailaketa probak egitea ezeztatzea.

  4. Axolagabekeriaz gidatzea, alderantzizko zentzuan gidatzea edo legez kanpoko lehiaketak egitea.

  5. Erradarren gaitasuna mugatzen daben tresnaren bat dauan ibilgailu bat gidatzea.

  6. Baimendutako gidatze denbora %50ean gainditzea edo beharrezko atsedenaldiak ez egitea.

  7. Takografoa edo abiadura mugatzailearen funtzionamendu normala aldarazten daben edozein tresnagaz zerikusia izatea.

  8. Ibilgailu bat dagokion gidabaimenik barik gidatzea.

  9. Errepidera edo honen alboetara istripuak, suteak edo zirkulazio gatazkak sortu daikien objektuak botatzea.

  10. Zirkulazio lehentasuna edo derrigorrezko geralekuak ez errespetatzea hala nola, stop, semaforo gorria...

  11. Aurreratzeko legea ez errespetatzea arriskua sortuz, alderantzizko zentzuan datorrena kaltetuz edota ikusgarritasun urria dagoenean.

  12. Aurikularrak edota arreta galarazten daben bestelako gailuak erabiliz gidatzea, hala nola, GPS, sakeleko telefono edo bestelako komunikazio gailu.

  13. Norabide aldaketa legearen kanpo egitea.

  14. Autobide eta autopistetan atzera martxa egitea.

  15. Zirkulazioan agintzen daben agenteen seinaleei jaramonik ez egitea..

  16. Segurtasunerako distantzia ez mantentzea.

  17. Uhala, haurren segurtasunerako gailuak, kaskoa edo bestelako segurtasun aparailuak ez erabiltzea.

  18. Gidabaimena kendu ondoren edo debekatutako ibilgailu bat gidatzea.

  19. Txirrindulariak kaltetzen dabezan aurreratzeak egitea.

  20. Larregizko abiadurarengatik egindako arau hausteen puntu galera legearen IV gehigarriaren araberakoa izango da.

Gidabaimena
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz