Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

Hipoteka mailegua : Gomendio batzuk

Ondo informatu zaitez eta konpraratu eizuz banku desbardinetako aukerak. Informazinoa dohainik eta konpromiso barik emon behar deutsue.

Publizitatean eskaintza interesgarri bat ikusi badozu, begiratu ondo zeintzuk diren baldintzak eta betetzen badozuz, jakin eizu publizitatean eskatutakoa derrigorrez emon behar deutsuela.

Kontuan izan ezer baino lehen ordaindu beharko dozun kuota, interes mota, interes tasa, ordainketa epea...

Mailegu baten gainean erabagia hartzen dozunean, eskaintza lokarri bat eskatu eizu. Kasu honetan ondare higiezina tasatu beharko dozu. Normalean erabiltzaileak ordaintzen dauz gastu horreek, baina negoziagarria da.

Kontuan izan eizu maileguak interes aldagarria badau ezin deutsuela interes tipoa borobildu eta cláusula hori egotekotan ez erabiltzea eskatu daikezula zuzendariari idatziz eskatuz.

Dirulaguntza bat jasotzeko zain egotekotan hobe dozu itxarotea. Lehenago egin behar badozu, idatziz agertu daitela mailegua moldagarria izan daitekeela dirulaguntza jasoz gero.

Behin maileguaren akordio lokarria onartuta, jakin eizu 3 egun baliagarri daukazuzala notarioagaz berrikusteko mailegua onartu aurretik.

Kreditua badaukazu eta guztiz konforme ez bazagoz, mailegua berrikustea edo beste entitate batek subrogatzea eskatu daikezu.

Etxea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz