Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Euskal musika-tresnak ezagutu : Trikitixa

Euskal Herriko herri soinu-tresnarik barriena da. Akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran indartsu sartu zan gure herriko musikaren munduko bazter guztietan.

Txistu, alboka, dultzaina eta antzeko soinu-tresna zaharren munduan sartu da eta neurri handi batean hauen errepertorioa bereganatu dau. Soinu berri honen baliabide handiagoari esker musika-estilo berri eta berezkoa sortu zan euskal herri-musikaren barruan, gaur egun trikiti estiloa deritzoguna.

Jotzaileek ikasteko erabiltzen daben modua ez da batere akademikoa izaten. Alderantziz, baserritar inguruko txistulari, dultzainari eta albokariek bezala, entzunda ezagutzen daben musika eta estiloa beren kasa ikasten dabe.

Trikitixak ospe eta arrakasta handiena Bizkai eta Gipuzkoa aldean lortu dau eta normalean pandero eta koplaz lagundurik entzuten da.



Informazio iturria: EJ-ren Kultura Saila.

euskal musica tresnak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz