Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Trukea : Bike-crossing

Astindu zure bizikletaren hautsa!

Bizikleta aisialdirako aukera edota kirol egiteko modua izateaz gain, urian ibiltzeko modurik onena izan daiteke. Bizikleta ganbaran gordeta badaukazu, berrerabiltzea pentsatu daikezu, bestela bike-crossing-a zure bizikleta berpizteko modua izan daiteke.

Bike-Crossing-a zure bizikletari hautsa kendu eta leku publikoetan askatzean datza. Beharrezkoak diren konponketa txiki batzuk egin eta uriko erdialdeko puntaren batean iztea. Jendeak hartu daian, bizikleta libre bat dala adierazi beharko dozu, eta behar dauanak hartu daikeala.

Bike-crossing mogimenduaren ardatza bizikleta bat izatera heldu ezin dan pertsonei bidea erraztea da. Aldi baterako bakarrik behar dauan eta gastu handia egitea merezi ez deutsan horri edota erosteko baliabiderik ez daukanari laguntzea, hain zuzen. Joera honen egoera ideala bizikleta erabili ostean, behar ez dozunean, barriro askatzea da.

Gaztebizzen mogimendu hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu www.bike-crossing.com webgunean eta ganbaran lekua okupatu baino egiten ez dauan bizikleta zahar hori askatzen ausartzen bazara askoz hobe!

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

emakume kirolaria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz