Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Substantziak : Nikotina

ZER DA? AURKEZPENA ETA KONTSUMO MODUAK DAKARZAN ONDORIOAK

Nikotina, tabakoak daukazan substantzien artean larrienetakoa da.

Tabakoa mundu osoan lantzen dan landarea da. Behin hostoak lehortu ondoren, hartzitzen izten dira zapore jakin bat hartu daien.

Tabako hostoak aldaeraren edo lehorketa moduaren arabera sailkatzen dira. Tabako baltza airean eta sutan lehortzen da; tabako gorria, barriz, aire berotan lehortzen da; tabako argiak (“amerikar zaporea”) airean edo eguzkitan lehortzen dira.

Tabakoa zigarro edo zigarro-puru moduan, edo soltean saltzen da, ondoren biltzeko edo pipan erretzeko.

  • presio arteriala handitzen dau

  • erritmo kardiakoa bizkortzen dau

  • arteriak hondatzen dauz.

  • Arrisku koronarioek eta miokardio bihotzekoek eragindako heriotzak bi aldiz handiagoak dira erretzaileen artean erretzaileak ez direnen artean baino.
  • Arrisku baskular horrek garunaren eta beheko ataletan ere eragina dabe.

  • Tabakoak ondorio kaltegarriak dauz haurdunaldian (garaiz baino lehenago erditzeak, pisu gitxiago jaiotzerakoan).

  • arnas aparatu osoaren gaitzak

  • nikotinak azido gastrikoen jariaketa areagotzen dau eta nerbio sistema zentralaren gain jarduten dau.

  • Tabakoak garunari eta muskuluei egiten jaken oxigeno ekarria mugatzen dau.

  • Buruko minak eta zorabioak eragiten dauz eta erresistentzia fisikoa gitxitzen dau.

  • Minbizi guztietatik, lautik batek tabakoarekin dau zerikusia.

  • Tabakoak bronkioetako, biriketako, ahoko, esofagoko, maskuriko, uteroaren lepoko eta urdaileko minbizia eragin daike.
Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz