Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Substantziak : Oxido nitrosoa

ZER DA? AURKEZPENA ETA KONTSUMO MODUAK DAKARZAN ONDORIOAK

Gas suharbera da eta leherketa arriskua eragin lezake erretzaileak inguruan egonez gero.

Oxido nitrosoa industrian erabiltzen den gasa da, konpresio gas moduan elikadura aerosolentzat edo aire propultsatzaile moduan pieza mekanikoak garbitzeko.

Gainera medikuntzan ere erabiltzen da, kirurgian hain zuzen, anestesiko moduan. Oxido nitrosoa aisirako ere erabiltzen da herrialde batzuetan, gauez egiten diren festetan.

  • kontzientzia aldaketak

  • euforia

  • ikusmen eta entzumen distortsioak

  • lasaigarritasuna

  • zorabioak

  • estutasuna, larritasuna

  • gaitz digestiboak (nazka, okadak)

  • Berehalako arriskuak: erabiltzaileak itotzeko arriskua izan leike oxigeno falta dala eta (batez ere gasa purua bada) edo birikan likidoa pilatu daiteke okadak xurgatzeagatik. Arriskuak areagotu egiten dira oxidonitrosoa beste droga batzuekaz kontsumitzen danean (alkohola, kanabisa, estasia...).

  • Arriskuak epe luzera: gaitz neurologikoak eragin daikez (dardarak, mugimenduen deskoordinazioa), B12 bitaminaren gabeziari lotuak. Erorketak gertatu daitekez eta ondorioz traumatismoak. Ez da ibilgailurik gidatu behar.
Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz