Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Tabakoa : Beste batzuek itzi dabe, zuk, zergatik ez?

2002an , EAEn erretzaileak ziren 800.000 pertsonatik gorako kopurutik, 270.000 pertonak erretzeari itzi deutsie, hau da %34ak.

1992 eta 2002 urteen artean, erretzeko ohitura eben 56.317 pertsonek erretzeari itzi deutsie eta urte bat baino gehiago daroe erre barik. Horeetatik 29.828 gizonezkoak eta 26.489 emakumezkoak dira. Hau da, urtero 5.600 pertsona inguruk tabakismoaz aldentzen dira.

30.000 pertsonatik gora erretzeari izten saiatzen dagoz eta askok urte bete baino gehiago daroe erre barik.

Horeen artean zagoz? Eurek itzi egin dabe, zuk, zergatiok ez?

Erantzuna inoiz erre ez dozula bada, zorionak, ez daukazu zertan gehiago irakurri, nahiz eta jakinteak ez deutsun kalterik egingo...

Ez dakizula erantzuten badozu, gehiago jakitea komeni jatzu.

Ez etzi, ez dago dana galduta eta. Erretzeari iztearen onuirak asko dira:

  • ATOAN, gorputza toxinak kanporatzen hasiko da.

  • 20 MINUTUTAN, tentsio arteriala eta taupadak normalizatu egingo dira.

  • 8 ORDUTAN odoleko nikotina maila eta karbono monoxidoa erdira murriztuko da.

  • 24 ORDUTAN bihotzeko bat izateko probabilitatea murrizten da.

  • 48 ORDUTAN dastamena eta usaimena berreskuratzen dira.

  • 2 ASTE eta 9 HILABETE ARTEAN odol zirkulazinoa hobetu egiten da, eztula, nekea eta arnas estuka ibiltzea desagertzen doaz. Ariketa fisikoa erreztasun handiagoz egiten da.

  • URTE BATEAN bihotzeko bat izateko aukera erretzaile baten aukeraren erdia da.

  • 5 URTETAN birikietako minbiziaz hiltzeko aukera erretzaile batenaren erdia da.

  • 10-15 URTETAN bihotzeko edo birikietako minbiziaz hiltzeko aukera inoiz erre ez dauan pertsona baten modukoa izango da.
Drogak
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz