Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Zuk ere biziak salbatu zeinkez : Odol emoile izatea

GIZARTEARENTZAKO ONURAK EMOILEARENTZAKO ONURAK

Emoileen odolak erabilpen ugari dauz medikuntzan:

  • interbentzio kirurgiko konplexuetan

  • organo transplanteetan, odol kantitate handia behar izaten daben interbentzioak izaten baitira

  • gaixo hemofilikoetan, eurek ez daukien koagulazio faktorea behar dabelako

  • beste gaixo hematologiko batzuetan edota leuzemia jasaten daben gaixo batzuetan, periodikotasunez odol osasuntsua sartu behar jakenak euren odol defizitario eta gaixoa ordezkatzeko, bizirik irauteko daukien aukera bakarra

  • minbizia daukien eta transfusioak behar dabezan gaixoak

  • istripuen ondoriozko hemorragiak jasan dabezanak

  • anemia daukien pertsonak, etab.

  • Azterketa medikoari esker zenbait osasun arazo detekta daitekez (hipertentsio arteriala, anemiak, arritmiak, gibeleko gaixotasunak edo infekziosoak), ezagutzen ez zirenak, sintomarik aurkezten ez ebelako, eta garaiz harrapatuta, oso erraz senda daitekezanak.

  • Ekintza solidarioa danez, ondo sentiaraziko zaitu.

  • Erraza da, segurua eta ez du ezein gaixotasun kutsatzen.

  • Ez da ordaintzen, legez kanpokoa da eta, baina batzuetan opari txikiak emoten dira.

  • EZ DAGO INOLAKO ARRISKURIK GAIXOTASUN INFEKZIOSO LARRIRIK KUTSATZEKO (hies, hepatitis, edo antzekoak). Emoten dan 450 cm3 odola organismoak egun gitxitan birsortzen dau inolako arazorik barik.

JAKIN BEHARREKOA NON INFORMATU

ZERGATIK DA BEHARREZKOA ODOLA EMOTEA?

  • Giza-bizitzak salbatzeko balio dauan odol bakarra da
  • Ezin daiteke ekoiztu

BETEKIZUNAK:

  • 18 ta 65 urte artean izan
  • 50 kilo baino gehiago pisatu behar da
  • Betekizun gehiago odola emon aurreko fitxan (esteketan)


URTEAN ZENBATETAN?

  • Odol emateko aldia hiru hilabetekoa da
  • Urtean 4 aldiz gizonezkoak
  • Urtean3 aldiz emakumezkoak (Emakumeak hilekoa daukanean odola galtzen daualako)

ODOLIK EZ EMON...

  • hurrengo 24 orduetan ibilgailu handiak gidatuko badozuz.
  • hurrengo 24 orduetan lan edo kirol arriskutsuak egingo badozuz


MINIK EGITEN DAU?

Oso ongi biselaturiko orratzak erabiltzen dira; horregatik mina odol analisiak egiterakoan jasaten dana baino askoz ere arinagoa izaten da.

ZENBAT DENBORA DIRAU?

Dohaintza motaren eta ziztatzen dan zainaren kalibrearen arabera izaten da hori.

Batez beste, odol emate konbentzional batek 5-10 minutu iraun daikez, plasma dohaintzak 40-60 minutu, eta anitz osagaitako aferesi batek 60-80 minutu.

ZEIN ODOL MOTA KOMENI DA?

Odol talde guztiak dira beharrezkoak eta oso onak, baina egia da 0 - taldeko emailea, "emaile unibertsala" ere deitua, bereziki interesgarria dala, larrialdi kasu batean bere odola edozein pertsonari transfunditu dakiokeelako.

TELEFONOA:
  • 900 303 404 (astelehenetik barikura 9- 21h)
  • 94.400.71.41

EMAILA:

WEBGUNEA:

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz