Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Zuk ere biziak salbatu zeinkez : Odola emon daiket...?

...hilekoagaz banago?

Bai, ondo sentitzen bazara, behintzat.

... inoiz hepatitisa izan badot?

11 urte bete baino lehen izan bazenduan ez dago arazorik. Dana dala, hobe egin aurretik ondo informatzea.


...atzerrian ibili izan banaz?

Atzerrian zein herrialdetan eta noiz ibili zaren jakin beharko da, batez ere gaixotasun kutsakorren bat hartzeko herrialdeekaz kontu handiz ibili behar da.

... piercing edo tatuajeren bat badaukat?


Egin ondorengo lau hilabeteetan ez dago odola emoterik, aurrerantzean arazo barik egin ahal izango dozu.

... medikamentu edo produktu homeopatikoren bat hartzen banago?

Oso gitxi dira odola emoteko orduan arazoak emoten dabezan produktuak, baina posible da gaixotasuna bera oztopo izatea, tratamendua baino gehiago.

...baraurik banago?

Gosalduta etortzea gomendatzen da eta likido asko hartzea odola emon aurretik eta ondoren. Dana dala, digestioa egin bitartean odolak aparatu digestibora joateko joera dau eta beraz, bazkalondoan egitea ere ez da komeni.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz