Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Zuk ere biziak salbatu zeinkez : Organoen dohaintza

Batzuetan bizitza batek dohaintza baten baldintzapean dago!

Emoile izateko baldintzak:

  • Edonor izan daiteke emoilea, bizi dan bitartean bere organoen dohaintza egiten badau. Familiak bere erabagia onartu beharko dau.

  • Emoilea ospitalean hil beharko da.

  • Organoen balioa ez da izango hildakoaren adinaren araberakoa, bere adin biologikoaren araberakoa baizik

  • Adinez nagusia dan pertsona oro emoilea izan daiteke. Adinez txikia izanik, guraso edo tutoreen baimenagaz ere egin daiteke.

Zelan bihurtu naiteke emoile?

ALCER erakundearen orria bete, gure esteken bidez joan zaitekez. ALCER-ek zure datuak jasoko dauz eta dohaitzaren txartela bihalduko deutsue.

Txartela esku artean daukazunean, gogoratu gainean eroaten eta zure senide eta lagunei zure erabagiaren partaide egiezu.

Nork egin behar deutse gastuei aurre?

Organoak hartu eta gorpua lekuz aldatzeko gastuak Gizarte Segurantzaren esku geratzen dira. Familiak aukeratu Naike nora eroan nahi dauan gorpua.

Hobe da nik erabagitzen badot?

Egoerarik egokiena norberak, bizi dan artean, erabagia hartzea da. Holan, familiari unerik latzenetan ardura hori hartzea ekiditzen da.

Nork jaso daikez nire organoak?

Organoak jasoteko zain dagozan pertsonen artean zure ezaugarri inmunologiko eta fisiologikoekaz hobeto datorrena aukeratuko da. Holan, errefuxatzea sahiestea bilatzen da. Ez dira inola ere bestelako giza-baldintzarik kontuan hartuko.

Alkartasunagatik, arduratsua izateagatik eta zeure satisfakzinoagatik, bihurtu zaitez emoile!

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz