Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Zuk ere biziak salbatu zeinkez : Gorpuaren dohaintza

“Giza gorputza gurdia da,
Nia, gidatzen dauan gidaria,
Pentsamendua bridak dira
Eta sentimenduak zaldiak.”
Platón (Filosofo grekoa)

Batzuetan heriotzari aurre egitea zaila da, batez ere gazteak garenean eta hain urrun ikusten dogunean... Baina jarrera berekoia da gure beste batzuengan erabagia iztea. Arduratsuak izan gaitekez eta bizi garen bitartean, “gurdiagaz” zer egingo dan erabagi daikegu, behin “gidaria, zaldiak eta bridak” ez dagozanean

Aukeren artean, gure gorpua zientziari eskaintzea da. Horretarako EHU-k zerbitzu berezi bat dauka. Zerbitzu honen bitartez zure dohaintza egin zeinke, medikuntza ikasleek ikasteko aukera izan daien.

ZELAN EGIREN DA DOHAINTZA?

Zure erabagia idatziz eta modu ofizialean argitara emongo dauan fitxa bat bete beharko dozu. Bertan zure datuak jarri eta lekuko biren sinadura beharko dozu.
Adinez txikia bazara, lekuko horeek zure guraso edo tutoreak izan beharko dira.

Gure esteken artean dohaintzaren fitxa eta jarraibideak dauzan dokumentua jaso daikezu.

GORPUA ONARTUA EZ IZATEKO ARRAZOIAK:

  • Heriotza arrazoiaren ondorioz esku hartze judizialaren beharra dagoenean (istripuak eta abar).
  • Gaixotasun infekzioso eta kutsagarria badaukazu heriotzaren momentuan (hepatitisa, HIESA, tifusa, sukar horia, kolera...)
  • Autopsia egitekotan.
  • Organoen dohaitza egin badozu (begien kasuan salbu).

JARRAIBIDEA:

1. Heriotza emoten danean, Neurozientzia Sailera komunikatu behar da, beharrezko tramiteak egiteko.
NEUROZIENTZIA SAILAREN IDAZKARITZA: 94.601.28.78 (astelehenetik barikura)

2. Asteburuan edota jaiegunetan hilez gero, sakeleko telefono bat dago: 686.32.02.44.

3. Edozein arrazoi dala medio, ezin bada telefono honeekaz harremanetan jarri, unibertsitateko zentralitara deitu beharko da: 94.601.20.00

4. Emoilea EAEtik kanpo balego, gertuen dagoen Medikuntza Fakultatera komunikatzea gomendatzen da.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz