Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   OSASUNA: ZAINDU ZAITEZ!

Psikologia eta osasuna : Izaera baikorra osasuntsu bizitzeko

pottoki marmartia zara? Noizbait esan deutsue Yupiren munduan edo Aliziaren mundu miresgarrian bizi zarela? Bazenkian emozinoek zure osasunean dirudiena baino eragin handiagoa dabela?

Hasarreak bihotzekoa izatea sustatzen dau esaterako, baina besarkada batek gure babes sistema indartzen dau. Beraz, agian bada ordua beti marmarka, eztabaidan eta lasterka ibiltzeari itzi eta bizitza lasaitasun handiagoz hartzeko garaia. Kontaktu fisikoa eta maitasuna behar doguzan botikak izan daitekez.

Kimika kontua baino ez da...

Emozino baikorrek burmuinaren ezkerreko lobuluaren jarduera handitzen dabe, babes sistema kudeatzen dan gunea, hain zuzen. Emozino ezkorrek aldiz, burmuinaren aurre-eskumako lobuluagaz zerikusia dabe. Denbora asko triste edo hasarre bagagoz, gure gorputzak linfozito gitxiago sortzen dauz, eta antigorputz gitxiago, inmunoglobulina A esaterako, eztul arruntaz babesten gaituena.
Besarkada bat, muxu bat edo laztan bat, nerbio kinada jakin batzuetan bilakatzen dira eta burmuinean erantzun jakin bat sorrarazten dabe. Oxitozina maila izugarri handitzen da (odol presioa jaisten dauan hormona) eta kortisol dalako hormonaren kopurua gitxitzen da (estresaren hormona). Gorputzak adrenalina, endorfinak eta kalzitozina jariatzen dauz eta horrek eragin nbaikorra dau gure osasunean.

Kontua zera da, emozinoek burmuinak gorputz atalei prozesu kimiko baten bidez mezuak bihaltzen deutsazala eta emozinoek hor eragiten dabela. Holan, bildurra izatean adibidez, emozino honek, burmuinak liseri aparatura bihaltzen dauzan mezuetan eragiten dau eta beherakoa eragin daike.

Baina orokorrean, une bateko aztorapena jasan daikegu, hala nola, norbaitek izutzen gaituenean. Aztoraketa horrek denboran irauten dauanean dator arazoa. Emozino ezkorren aurrean eragindako erantzunak denboran luzatzen badira, gure organismoa kaltetzen dabe, bereziki zirkulazino aparatua, babes sistema eta sistema kognitiboa, neuronen heriotza dakar eta.

Emozinoak eta osasuna

Emozino baikorrak sintoma baikorretan eraldatzen dira, ezkorrak aldiz, gaitzetan.

Babes sistema emozinoekaz lotura handiena dauan organismoaren atala da. Sentimendu ezkorrek beraz, gaixo larrietan eragina izan daikie: minbizia, HIESA eta artritis erreumatoidearen garapenean.

Emozino ezkor jakin batzuek kortisona maila izugarri handitzen dabe, honek hazurren mineralak murrizten dauzalarik, hausturak izateko joera %40an handituz.

DEPRESINOA EDO TRISTURA
Jarrera depresiboa bihotzekoa izateko arrisku faktore garrantzitsua da, tentsio altua bezain bestekoa.
Arteria koronarioak kaltzifikatzen dauz.
ESTRESA
Estresa larruazalean isladatzen da. Akne, psoriasis, herpes edo neurodermitis moduko gaixotasunak larriagotu egiten dira estresaren ondorioz.
Tentsio handia jasateak giharren uzkurdura, tikak eta dardarakadak sortzen dauz, baita lunbalfiak eta zefaleak ere.
LARRITASUNA
Larritasunak taupaden erritmoa aztoratzen dau.
Ikerketa batzuek frustrazioak arnas-gaixotasun batzuekaz zerikusia dabela dinoe.
FRUSTRAZINOA Arterioeskleosia izateko joera handitzen dau.
HASERREA, LARRITASUNA EDO ESTRESA
Hasarreak, larritasunak edota estresak aztoraketa koronarioak ekarri daikez, baina bihozkada baikorrek aurre egiten laguntzen dabe.
DISPESIA FUNTZIONALA: abdomeneko min handia, zauri gastrikoa edo duodenokoa eta kolon mingarriaren sindromea dira ezaugarri nagusiak eta guzti hau estres edo hasarreak gure liseriketa sisteman dauan eraginaren ondorio da.

Azken finean jarrera baikor batek gehiago eta hobeto bizitzen laguntzen zaitu, gaixotasun batzuk ekiditeko metodo erraz bat da eta.
Osasun Mentala
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz