Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

Etxebizitza alkarbanatuko dogu? : Abiapuntua

  • Pisuaren alokairua ordaindu ahal izateko aukera ekonomikoa izan daiteke.

  • Zure espazio propioa izateko aukera emongo deutsu eta beste pertsona batzuekaz alkarbanatutako espazioak izango dozuz (comuna, egongela, sukaldea...).

  • Legearen arabera, logelagatik ordaintzen dozuna ezin da izan etxebizitza osoaren alokairuaren bardina esdo gehiago.

  • Argi-indar, ur, gas, telefono, internet... gastuak alkarbanatuko dozuz.

  • Aldez aurretik erabagi zelan egingo dan gastuen banaketa edo alkarregaz dana ordainduko dozuen.

  • Alkarbizitza zaila da eta gastuen kontuak liskarrak ekarri daikez. Ondo finkatu zein gastu diren komunak eta zeintzuk norberarenak.

  • Adostu eizue ordaintzeko modua eta epea. Kontu korronte komun bat egitea adibidez aukera ona izan daiteke.

  • Jan-edanaren kontuak liskarrak ekarri leikez. Adostu danon artean erosketak egingo diren edo bakoitzak berea izango dauan. Alkarregaz egitea adosten badozue, ezarri erosketak non, zelan eta nork egin behar dauzan.

  • Garbiketaren kontua ere, aldez aurretik ezartzea komeni da. Hainbat aukeren artean hautatu beharko dozue:

    • Bakoitzak bere espazio propioa garbitzea eta espazio komunetarako txandakatzea.

    • Etxe osoa garbitzeko txandakatzea. Kasu honetan norebere intimitatea jokoan jarri daiteke. Konfiantza kontua da.

  • Hartzen dozuezan erabagi guztiak bete egin behar dira eta holan ez bada, penalizazinoak ezarri daikezuez esterako.

Alokairua - Kukuxumusu
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz