Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   INGURUGIROA

Parke Naturalak : Parke naturaletako araudia

Hemen dozu Gorbeia Parkeko Araudia, beste parkeei ere aplikatu ahal zaiona.

Parke barruan debekatuta dago:

  • Sua piztea eta aisialdi-xedeetarako egurra moztea.

  • Motordun ibilgailuetan ibiltzea, baimenduta dauden sarbideetan izan ezik.

  • Aparkatzea, horretarako egokitutako aldeetan izan ezik.

  • Mota guztietako zaramak eta hondakinak bertan uztea edota lurperatzea.

  • Inguruneko elementuak aldaraztea edota bertatik kentzea.

  • Lasaitasuna urratzea.

  • Biziraupen-jardueretan aritzea.

  • Fruituak eta perretxikoak saltzeko asmoarekin biltzea.

  • Jendeak erabiltzeko ez diren tokietan ibiltzea. Behar bezala adieraziko da debeku hori.

  • Bizikletan ibiltzea pista eta bideetatik kanpo.

  • Kanpatzea. Alde batzuetan gau batez kanpatzea baino ez da baimentzen (datu zehatzagoak nahi izanez gero, kontsultatu Gorbeia Aldeko Natura Baliabideen Antolakuntzarako Egitasmoaren 14. artikulua eta Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitasmo Zuzentzailearen 9.8 puntua. Antolatuta dauden kanpaldiek Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena behar dute.

  • Aske dabiltzan txakurrek aziendari eraso egin ahal diote, edota abereak uxatu. Kontrolatuta egon beharko dute, edota uhalez lotuta.


Zenbait aholku:

Planifika itzazu ibilaldiak. Eraman ekipo egokia eta gogora ezazu beti ere hobe dela bakarrik ez joatea. Jaso ezazu ibilbidearen zailtasunari eta eguraldiari buruzko informazioa: lainoa, izotza edota elurra izanez gero, arriskutsuagoa izango da. Esaiozu norbaiti nondik nora joango zaren. Parkeko Etxeak eta jagoleen zerbitzua zuk erabiltzeko daude. Eska iezaiezu laguntza eta egin kasu ematen dizkizuten gomendioei. Urtaro bakoitzean Parke ezberdin bat aurkituko duzu. Isiltasuna, animalien ohiturak zein diren jakitea, prismatikoak eramatea eta kolore deigarriegiak ez diren jantziak eramatea lagungarri gertatuko zaizkizu faunaren behaketarako.

Argazkia duzu beti parkearen bisitaldia gogoratzeko oroigarririk onena. Bil daitezkeen landareek eta bestelakoek luze gabe galduko dute beren edertasuna, ihartu egiten baitira.

La Arboleda
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz