Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

Unibertsitate Ikasleak : Faro Bekak

1.- Informazio orokorra

FARO Global beka programak Espainiako unibertsitate guztietako azken kurtsoetako ikasleen mugikortasuna sustatzen du, kalitatezko praktika hezigarriak eginda Europa, Asia, AEB eta Kanadako enpresetan. Programaren azken xedea da ikasle horiek lan munduan errazago sartzea, beraien eskumenak, gaitasunak eta jarrerak hobetuta. Hezkuntza Ministerioak finantzatutako programa hau Valladolideko Unibertsitateko Fundazio Orokorrak sustatzen eta kudeatzen du Espainia mailan.

2.- Baldintzak.

FARO Global bekarako hautagaia izateko, baldintza hauek bete behar dituzu:

Espainiako unibertsitate publiko edo pribatuetan ematen diren titulazioen katalogo ofizialean dagoen edozein titulazioko azken mailetako ikaslea izatea.

Azken mailak esatean, honakoa esan nahi da:

- Kredituzka egituratutako titulazioetan gutxienez 90 kreditu gaindituta izatea diplomaturen eta ingeniaritzen edo arkitektura teknikoen kasuan eta 160 kreditu gaindituta izatea lizentziaturen, ingeniaritzen edo arkitekturen kasuan.

- Ikasgaika egituratutako titulazioetan, lehenengo zikloa gaindituta eduki behar da eta ondorengo mailetako ikasgairen batean matrikulatuta egon ere bai lizentziaturen, ingeniaritzen edo arkitekturen kasuan, eta gutxienez ikasgaien erdiak gaindituta izan behar dira eta azkeneko mailako bakarren batean matrikulatuta egon diplomaturen, ingeniaritzen eta arkitektura teknikoen kasuan.

- Karrera amaierako proiektua egiten ari diren ikasleak.

Aurrez Leonardo bekarik ez izan, dena delako forman.

Nazioarteko mugikortasuna eduki eta funts publikoek diruz lagundutako praktika-bekarik ez izan.

Garrantzitsua:

Ezin dira FARO Global beka eta ERASMUS beka aldi berean izan. ERASMUS ikasketa beken kasuan, ezingo dute beka hau duten ikasleek aldi berean parte hartu, nahiz eta jarraian har dezaketen. ERASMUS Praktikak beken kasuan, ezingo dute parte hartu ez jarraian ez aldi berean.

3.- Mugak.

Ezingo dute programa honetan parte hartu:

-Titulatuek. Hauei zuzendutako bi programa daude: ARGO bekak eta INTEGRANTS bekak. Informazio guztia dago bakoitzaren web orrian: www.becasargo.es - www.integrants.es

- Doktore izateko ikasketak, rak edo graduondoko beste ikasketak egiten ari direnek.

- Goi-mailako beste mota bateko ikasketak egiten ari direnek, hala nola, Musikako Goi Kontserbatorioetan edo Arte Eskoletan dabiltzanek, hau da, berezko tituluak edo Espainiako lurraldean baliorik ez duten beste herrialde batzuetako unibertsitate tituluak egiten ari direnek.

4.- Eskaria formalizatu.

Web orriaren bidez egingo da eskaria: http://www.becasfaro.es/registro/index.php

5.- Kontuan izateko datuak

FARO Global beka lortzen duen orori alta emango zaio bidaiako laguntza-aseguruan, istripu, gaixotasun eta erantzukizun zibileko aseguruan. Horren bidez partaideek estaldura egokia eta osoa izango dute egonaldian izan dezaketen edozein gorabeheratan, baita praktika egin aurreko eta ondorengo hamar egunetan ere, joaneko eta etorrerako bidaia egiteko. Bekadunak informazio osoa jasoko du polizaren baldintzei eta estaldurei buruz, baita gorabeheraren bat izanez gero jarraitu beharreko prozeduraren deskripzio zehatza ere.

Beken sustatzaileak sinatutako aseguruari kalterik egin gabe, bekadunak Europako Osasun Txartela eskatu beharko du dagokion kasuetan, edo pareko estaldura, aseguru mediko pribatua badu.

6.- Zuzkidura ekonomikoa.

Bekaren zuzkidura ekonomikoa aldatu egingo da praktika egingo den eremu geografikoaren arabera eta kontzeptu hauetan banatzen da:

Hileroko ordainketa ostatatzeko eta mantenurako, hilabetea amaitu eta hurrengo hilabeteko lehenengo bost egunetan.

Ordainketa hitzarmenaren mende dago. Hitzarmen horrek arautuko du praktika, bekadunarekin sinadurarekin eta enpresaren sinadura eta zigiluarekin.

Helmuga izango den herrialdean ostatatzeari dagokionez, bekadunak aurkitu beharko du nahiz eta kudeaketa taldearen orientabideak eskura izan uneoro, eta honek enpresari ere bere lankidetza eskatuko dio.

Ikasleen menuko “Helmuga herrialdeak” ataleko herrien fitxa kontsultatzeko gomendatzen dizugu. Aurreko bekadunek emandako informazioaren arabera egin dira, helmuga diren herrialdeetako eguneroko bizitzari buruzko aholkuekin.

Bekaren hileroko zenbatekoa:

  • 625 € gordin Europako praktiketarako.
  • 1000 € gordin Asiarako.
  • 1100 € gordin AEB eta Kanadarako.


Joan-etorriko bidaia programaren araudien arabera egin beharko da eta, ahal den neurrian, garraiobiderik ekonomikoenean. Ibilbide bakoitza egun bakar batean egin beharko da, gorabeherek galarazten ez badute. Horrelakoetan, bi egunetan egin ahal izango da bidaia, baina bi egun horiek jarraituak izan beharko dute.

7.- Helmugak.

Aurten unibertsitateko ikasleentzako 1.000 beka eman dira Europan, Asian, AEBetan eta Kanadan. FARO beketan parte hartzen duten enpresak, jarduera ekonomikoko alor guztietakoak dira.

Ikusi helmuga guztiak hemen: http://www.becasfaro.es/g_cultural/paises.php

8.- Eskaria aurkezteko jarraibideak.

Eskaria aurkezteko, interesatuek erregistratu beharra daukate beraien datuak web orrian sartuta.

9.- Onuradunen betebeharrak.

Bekadunak betebehar hauek ditu:

  • Bere egonaldirako negoziatutako akordioa beteko du, bere prestakuntzaren eta esperientziaren araberako proiektua garatuko du eta bitarteko guztiak jarriko ditu arrakasta izateko.
  • Harrera egiten dion erakundeko araudia errespetatuko du, laneko ordutegiak eta jarrera oneko eta diskrezio profesionaleko kodeak ere bai.
  • Bekaren kudeatzaileari adieraziko dizkio egonaldiaren inguruko arazoak edo aldaketak.
  • Eskatuko moduan eta epeetan egingo ditu txostenak (bitarteko eta amaierako txostena), baita eskatutako beste izapide oro ere eta eskatutako modu eta epeetan emango ditu gastuen justifikatzaileak.


Hitzarmenaren datak ezingo dira aldatu.

Onuradunak bekaren iraupena laburtzeko eskatuz gero egoki justifikatutako arrazoirik gabe, dagozkion neurri hertsagarriak ezarriko dira.

Erakunde kudeatzaileak bekaren luzapena (edo, dagokionean, murrizketa) emateko ahalmena du, programaren berezko eskakizun burokratikoen ondorioz bada.

10.- Informazio gehiago.

EHUko enplegu guneetan

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Eskabide orria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz