Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

Unibertsitate Tituludunak : Epez Bekak

1.- Informazio orokorra.

Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko erretoreordetzak BBK Gaztelanbidean Fundazioarekin elkarlanean EPEZ Programa jarri du abian, lehenengo esperientzia profesionala europar enpresetan izan nahi duten tituludunentzat.

2.- Baldintzak.

  • EHUko titulatua izatea.
  • Helbide fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Joango den herrialdeko hizkuntza ofizialean edo ingelesez gauzak ahoz adierazteko gai izatea Erresuma Batura, Italiara, Txekiara edo Portugalera joan behar izanez gero. Frantzian eta Alemanian ezinbestekoa da bertako hizkuntza jakitea.
  • 35 urte baino gutxiago izatea gizonezkoen kasuan eta 40 baino gutxiago emakumeenean.

3.- Mugak.

Beka hauek lortzeko, ezinbestekoa da joango den herriko hizkuntza ofizialaren maila ona izatea, edo ingelesaren maila ona izatea (Italian, Portugalen eta Txekian).

4.- Eskaria formalizatu.

Bizkaiko Campuseko Enplegu Gunean formalizatuko da eskaria.

5.- Zuzkidura ekonomikoa.

Hautatukoei emango zaien beka Leonardo da Vinci Agentziak eta BBK Gaztelanbidean Fundazioak konfinantzatuko dute eta atzerriko egonaldiko gastu nagusiak estaliko ditu, hala nola: bidaiak, aseguruak, trebakuntza, ostatua, kudeaketa eta antolakuntza, etab.

6.- Helmugak.

2010ean herrialde hauetan egin dira praktikak: Alemanian, Frantzian, Italian, Portugalen, Erresuma Batuan eta Txekiar Errepublikan. 14 aste egingo dituzte atzerrian; 3 astean hizkuntza eta kultura aldetik prestatuko dira eta gainerako 11 asteetan praktika profesionalak egingo dituzte harrerako herrialdeetako enpresetan.

10.- Onuradunen betebeharrak.

a) Ezarritako epean agindutako trebakuntzak lanak arduraz eta mugikortasun bekako izaeraren arabera egin behar ditu.

b) Irten aurretik 120 euro utzi behar ditu eta hona etorritakoan itzuliko zaizkio, hegazkineko txartelaren frogagiria erakutsi ondoren.

11.- Plaza esleitu ondorengorako jarraibideak.

a) Ebazpen honetako I. eranskineko ereduaren arabera emandako beka, esleitu dela jakinarazi eta 5 eguneko epean onartu behar da.

b) Ebazpen honetako II. eranskinean xedatutakoaren arabera, beka hartzeko bateraezintasunik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena sinatu behar da.

c) Bekan erabilitako hegazkin-txartelen edo ontziratze-txartelen frogagiriak eman. EPEZ IV Proiektuko antolatzaileek nahitaez aurkeztu behar dituzte agiri hauek Leonardo da Vinci Agentzian, beka justifikatzeko. Aipaturiko agentzi horretan agiriak aurkeztuko ez balira, EHUk mugikortasun deialdian finantzatutako zenbatekoa itzuli beharko du nahitaez.


12.- Informazio gehiago.

Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.

Ostiraletan 9:00etatik 13:00etara.

Udako ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Basoko Etxea - Sarriko Parkea

Lehendakari Agirre etorbidea, 83

48015 BILBO

T: 946-013-679

F: 946-013-608

13.- Eskaria aurkezteko tokia.

Bizkaiko Campuseko Enplegu Gunean formalizatuko da eskaria.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Eskabide orria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz