Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

Unibertsitate Tituludunak : Elkano Programa

1.- Informazio orokorra.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gaiarekin (EAEko Telekomunikazio Klusterra) elkarlanean EHUn lizentziatu berriek atzerriko enpresetan praktikak egiteko ekimen berria antolatu du, Elkano programa. Mugikortasun programa honi Juan Sebastián Elkano izena jarri zaio, unibertsalitatea dela eta. Programaren espiritua da ikasketak amaitu berri dituzten gazteek atzerrian praktikak egiten aldi bat igarotzea, baina aldi horren ondoren hona itzuli eta beraien lurrean lana bilatzeko asmoz, hartutako esperientzia praktikan jar dezaten.

Programak hiru fase ditu:

- 1 Trebakuntza fasea. Aurrehautatutakoek hilabetez moduluak egingo dituzte: nazioarteko enpresa-kultura, berrikuntza, nazioarteko erakunde kooperazioa eta mugikortasun beketan egin beharreko jardueretarako beste prestakuntza-behar batzuk.

-2 Trebakuntza praktiken fasea EAEko enpresetan. Hautatutakoek trebakuntza praktikak egingo dituzte EAEko enpresetan 3-6 astez, etorkizunean beka lortu dezaketenak diziplinarteko eta nazioarteko lan giroan sar daitezen eta kanpoko ezarpenean lanerako plana ezagutzeko. Trebakuntza praktika hauen zeregina da hautatutakoak EAEko enpresen jardueretan trebatzea. Enpresa horiek ELKANO programako bekadunak hartzen dituzten atzerritar enpresekin modu aktiboan lanean aritzen direnak izango dira.

- 3 Praktiken fasea atzerriko enpresetan. Hirugarren fasea gehienez hamabi hilabetekoa izaten da eta ELKANO programako mugikortasun bekak lortu dituztenak harrerako herrialdeetara joango dira, atzerrian tutorizatutako praktikak egitera. Bekadun bakoitzak berariazko trebakuntza plana izango du, bere profil pertsonalaren arabera eta atzerrian dagoela egingo dituen zereginak nazioarteko lankidetzako enpresa-proiektuetan lankidetzan aritzearekin lotuta egongo dira. EAEko enpresek proiektu horietan parte hartze aktiboa izateaz gain, bazkide ere badira.

2.- Baldintzak.

a) EHUko tituluduna izatea, EHUko hiru Campusetako edozein zentrotan. Bere titulua Bizkaiko edo Arabako Campusean lortu duenak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan beharko du egoitza gutxienez 6 hilabete lehenagotik. Baldintza hau bete beharko dute EHUko edozein espezialitate eta adarretako titulazioek, beti ere EHUko tituluak badira (baita bertako graduondokoak ere). Kasu honen barruan sartzen dira diplomaturetan, ingeniaritzetan, lizentziaturetan, arkitekturan eta graduondoko ikasketetan titulatuak eta doktore titulua.

b) Gutxienez atzerriko hizkuntza bat menderatu beharko da, batez ere, ingelesa edo frantsesa.

c) Aurreko urteetan Elkano bekarik jaso gabea izan behar da.

3.- Mugak.

Beka ez ordaindutako lanarekin edo beste beka batekin bateragarria.

4.- Eskaria formalizatu.

Eskariaren inprimakiarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NAN edo pasaportearen fotokopia.

b) Karnet neurriko bi argazki, duela gutxikoak, atzean izena jarrita.

c) EHUko Bizkaiko edo Arabako Campusetan titulatutakoen kasuan, Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi dela ziurtatzen duten agiriak.

d) Europass ereduaren araberako Curriculuma, hizkuntza eskumenei dagokien agiriarekin batera. Curriculumaren eredu hori CEDEFOPeko helbidean dago.

e) Egindako ikastaroak eta laneko esperientzia kreditatzen dituzten agirien fotokopia konpultsatuak.

Eskaria aurkeztean agirien bidez justifikatuko gabeko ikastaroak edo esperientziak ez dira baloratuko.

f) Merituak barematzeko garrantzitsua izan daitekeen agiri oro.

5.- Kontuan izateko datuak.

Elkano programaren beste xedeetako bat ezinduak lan munduan errazago sartzea ere bada. Zentzu honetan, kolektibo hau ekimenean parte hartzera animatzen da. EHUk ezinduak artatzeko zerbitzua hauen esku jarriko du, eta zerbitzu hau programaren antolatzaileekin (EHU - GAIA) elkarlanean arituko da, pertsona hauek behar dituzten prestazioak emateko.

6.- Onuradunen betebeharrak.

Bekadunen betebeharra dira:

a) Ebazpen honetako II. Eranskineko ereduaren arabera onartu emandako beka, esleipena jakinarazi eta 5 eguneko epean.

b) Beka hartzeko bateraezintasunik ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena sinatu, Ebazpen honetako III. Eranskinean xedatutakoaren arabera.

c) Ezarritako epean eta mugikortasun bekaren izaeraren arabera, agindutako trebakuntza lanak egin.


7.- Informazio gehiago.

EHUren Gipuzkoako Campuseko erretoreordetzan

Arriola pasealekua 2, 20018 Donostia-San Sebastián

tfnoa: 943 018502

Helbide-e: elkano-programa@ehu.es

9.- Nire eskaria non aurkeztu.

Eskariak Gipuzkoako Campuseko erretoreordetzari zuzendu behar zaizkio eta Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako Campusetako edozein Erregistro Orokorretara eraman behar dira edo EHUren 2002ko irailaren 26ko Ebazpenean (EHAA, 203 zenbakia, 2002ko urriak 24) zerrendatutako edozein bulegotan edo, dagokionean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluaren arabera.

Eskabide orria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz