Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

Unibertsitate Tituludunak : Argo Bekak

1.- Informazio orokorra.

ARGO GLOBAL mugikortasun programa bat da eta Hezkuntza Ministerioak sustatzen du. Bere helburua da Espainiako unibertsitate guztietan titulatutakoen trebakuntza osagarria indartzea, atzerriko enpresetan praktikak eginda.

2009-2012 artean 1100 beka emango dira 3-12 arteko trebakuntza praktikak egiteko Europa, AEB eta Kanadako enpresetan eta Asian egoitza duten espainiar enpresetan. Beka hauek 6 hilabete iraungo dute batez beste; gutxienez 3 hilabete eta gehienez 12. Beka hauetan sartzen dira mantenua, joan-etorriko bidaia, istripu-asegurua, erantzukizun zibila eta bidaiako laguntza eta hizkuntza edo kultur arloko prestakuntza.

2.- Baldintzak.

Espainiako edozein unibertsitate publiko edo pribatuko titulatua izatea (titulazioa Espainiako unibertsitate publiko edo pribatuetako titulazioen katalogo ofizialean egon beharko da).

Aurrez ez du honakoen onuraduna izan behar: Leonardo da Vinci mugikortasun beketako edozein, ARGO bekak, FARO GLOBAL bekak eta INTEGRANT bekak.

3.- Mugak.

Garrantzitsua, ezingo dute parte hartu:

Doktoradutzetako, retako edo graduondoko beste ikasketa mota bateko titulatuek, ikasketa hauen aurreko unibertsitate-titulua Espainiako unibertsitate publiko edo pribaturen batean lortu ez badute.

Goi-mailako beste mota bateko titulatuek, hala nola, Musikako Goi Kontserbatorioetako edo Arte Eskoletakoek, hau da, berezko tituluak edo beste herrialde batzuetako unibertsitate tituluak edo homologazioak dituztenek. Parte hartu

4.- Eskaria formalizatu.

ARGO GLOBAL Programan parte hartzeko baldintzak bete eta parte hartu nahi duten unibertsitateko tituludunek urrats hauek eman behar dituzte:

1/ Programako web orrian erregistratu. Sistemak sarbideko datuetan adierazitako helbide elektronikora igorriko du erregistro pertsonala (erabiltzailearen izena eta pasahitza) http://becasargo.es/portal/web/guest/graduates-registration

2/ Osatu CV CARGO normalizatua, bere espazio pertsonalean eskura daiteke.

Datuak sisteman erregistratutakoan, ARGO GLOBAL bekan sartzea eskatzeko prozesua ongi amaituko da. Une honetatik aurrera, hautagaiak edozein hautaketa-prozesutan sartu ahal izango dira, beraien ezaugarri pertsonal edo profesionalekin ongi etorriz gero.

5.- Uko egiteak.

Oro har, inolako arrazoirik gabe bekari uko eginez gero, programatik kanpo gera daiteke.

6.- Zuzkidura ekonomikoa.

1. Joan-etorriko bidaia. Adierazitako zenbateko horiek emango dira gehienez.

Bidaia horiek programako araudiaren arabera egingo dira eta, ahal dela, ahalik eta garraiobiderik merkeenean.

2. Mantentzeko eta egonaldirako gastuen osagarria.

3. Aseguru poliza, istripuak, erantzukizun zibila eta bidaiako laguntza eta osasun laguntza estaltzen dituena.

7.- Helmugak.

Europa: Albania, Alemania, Andorra, Austria, Bielorrusia, Belgika, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Zipre, Vatikanoa, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxemburg, Mazedonia, Malta, Monako, Moldavia, Montenegro, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekia, Errumania, San Marino, Serbia, Suedia, Suitza, Turkia, Ukraina.

AEB

Kanada

Asian egoitza duten espainiar enpresak: Afganistan, Saudi Arabia, Armenia, Azerbaijan, Bangladesh, Bahrein, Birmania, Brunei, Bhutan, Kanbodia, Txina, Korea, Arabiar Emirerri Batua, Filipinak, India, Indonesia, Irak, Iran, Israel, Japonia, Jordania, Kazakhstan, Kirgizistan, Kuwait, Laos, Libano, Malasia, Maldivak, Mongolia, Nepal, Oman, Pakistan, Qatar, Errusia, Singapur, Siria, Sri Lanka, Tailandia, Taiwan, Tajikistan, Ekialdeko Timor, Turkmenistan, Uzbekistan, Vietnam, Yemen.

8.- Onuradunen betebeharrak.

Onuradunak hitza ematen du:

Harrera egiten dion erakundeko araudia errespetatuko duela, laneko ordutegiak eta jarrera oneko eta diskrezio profesionaleko kodeak ere bai,

FICYTi (igorri duen erakundeari) jakinarazi praktiketako balizko arazoak edo aldaketak,

FICYTi igorri Bitarteko Txostena, praktikaren garapeneko erdi aldera egina eta Amaierako Txostena, praktikak amaitutakoan. Egindako bidaia-gastuen ziurtagiriak eta beka justifikatzeko eskatutako agiri guztiak ere bai.

ARGO GLOBAL beken programako weba irakurri, www.becasargo.es , parte hartzen ari den programa behar adina ezagutzeko.

Egonaldirako negoziatutako akordio guztiak bete eta arrakastatsua izateko ahalegin guztiak egin,

Harrerako herrialdean sartzeko eta egoteko behar diren administrazio baldintzez informatu eta bete.

9.- Plaza esleitu ondorengo jarraibideak.

Esleitutako hautagaiari posta elektroniko bidez jakinarazten zaio eta 2 eguneko epea izango da, bere espazio pertsonaletik beka formalki onartzeko. ARGO GLOBAL kudeaketa-taldea berarekin harremanetan jarriko da eta aurkeztu beharreko agiri guztiei eta bekako izapideei buruzko beharrezko informazio osoa emango dio.

10.- Informazio gehiago.

Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era

Ostiraletan 9:00etatik 13:00etara

Eta udako ordutegian: 9:00etatik 14:00etara

Basoko Etxea - Sarriko Parkea

Lehendakari Agirre etorbidea, 83

48015 BILBAO

T: 946-013-679

F: 946-013-608

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Eskabide orria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz