Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA

Unibertsitate Tituludunak : BBK Martxan Bekak

1.- Baldintzak.

24 eta 35 urte artekoak (emakumeentzat 45 urte)

Espainiar herritartasuna eta egoitza fiskala Bizkaian.

Ikasketak: diplomatura edo unibertsitateko lizentziatura. Titulazioak homologatutakoak eta demostragarriak.

Hizkuntzak: Ingelesaren maila gutxienez B2 edo Hizkuntza-eskola Ofizialeko 4. maila, beste hizkuntza batzuk jakitea ere baloratuko da (alemana, frantsesa, italiera, portugesa).

Aurrez titulatuentzako Leonardo de Vinci Programetan parte hartu gabe egon behar da.

OHARRA: Ezinbestekoa da izena emateko inprimakian adierazitako titulazio akademikoen eta hizkuntza eskakizunen ziurtagiriak edukitzea.


2.- Eskaria formalizatu.

Eskaria: Programa honetan parte hartzeko eskaria egiteko, web orriaren bidez bete behar dute inprimakia interesatuek.

Aurre-hautatutakoei hizkuntzen proba egiteko deialdia egingo zaie posta elektroniko bidez eta inprimakian adierazitako titulazioen ziurtagiriekin joan beharko dira probara. Europar curriculuma eta “letter of intent” delako bat ere aurkeztu beharko dute praktikak egingo lituzkeen balizko enpresarentzat. Biak ingelesez idatzita egon beharko dira.

Azkeneko hautaketak aurreko probak gainditu eta elkarrizketa pertsonala egin ondoren egingo dira.


3.- Kontuan izateko datuak.

Ekimenaren xedea partaideak lan munduan errazago sartzea da, beraz, laneko esperientziarik ez dutenei eta eskari gutxiko unibertsitate-ikasketak dituztenei emango zaie lehentasuna.


4.- Zuzkidura ekonomikoa.

Bekan bidaiako gastuak eta ostatatzea sartzen dira, baita hizkuntza arloko prestakuntza eta erantzukizun zibileko asegurua ere.


5.- Helmugak.

Alemania, Frantzia, Irlanda, Italia, Portugal eta Erresuma Batua


DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Eskabide orria
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz