Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Ortua balkoian : Balkoian ortu bat izateko aholku orokorrak

Loreontzi batean hobeto hazi daitekezan barazkiak udakoak dira, batez ere, eguzkiak eta tenperatura altuak eragin handia izango daualako.

Loreontzietan espazioa asko mugatuko dogunez, berebizikoa da onak izatea, hondo handiagaz eta zabalak, landareek alkar jo ez daien.

Oso garrantzitsua da ahalik eta modu ekologikoenean landatzea, ongarri edo beste sustantzia kimikoen erabilerarik barik. Espazio txikia izanik landareak xurgatuko dauan toxikoen kopurua biderkatu egingo da eta.

Ongarri naturalik onenak asunen salda bat egitea edota nekazaritza ekologikoko produktuak izango dira, batez ere asunen salda egitean hatsa urteten da eta.

Landareen osasuna eta indarra bermatzeko beste modu bat eta bizkarroi eta izurriteak ekiditeko, urtean urtean lurra aldatzea da eta barria jartzea. Ekintza hau oinarrizkoa izango da.

Kokapenari dagokionez, orokorrean landare guztiek behar izango dabe leku argitsu bat, haizetik babestuta eta ahal izanez gero, hegoaldera orientatua.

Zein landare landatu daiket eta zelan zaindu?

Badagoz zuzenean erein daitekezan landareak eta uztiatzeko itxaron behar direnak, bnirlandaketak egin barik. Beste batzuk aldiz, birlandatzea eskatzen dabe tamainaren arabera, leku gehiago izateko eta ondo garatu ahal izateko.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz