Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Ortua balkoian : Ereitea

LUTXARBITXOAK

Lutxarbitxoak zuzenean ereiten dira lurran eta gero lur apur bategaz estaldu egiten dira. Zenbat eta loreontzi zzabalagoa hobe, gehiago sartuko dira eta, baina ez da beharrezkoa hondo handiegia izatea.

Behin landareak apur bat garatu direnean, bakanketari ekingo deutsagu. Hau da, landareen artean leku gehiago itxi beharko da alkar kaltetu ez daien. Landarearen inguruan atzamar biko tartea egon daiten komeni da, alde guztietatik.

Hau egin ondoren, lutxarbitxoek ez deutsue lan askorik eskatuko. Lurra heze mantentzea baino ez dozu behatu behar izango, egarri nahiko izaten dabe eta.

Kontuan izan behar dozu lutxarbitxoak tuberkuluak direla, beraz, jaten dana lurrazpian egongo da. Uzta jasotzeko momentua noiz dan jakiteko, lurra apur bat mogidu beharko dozu tamaina egokia daben ala ez ikusteko.

Uztiapen azkarreko produktuak dira eta udan zehar hainbatean erein daitekez.

PEREXILA, TIPULINA eta ALBAHAKA

Bedar usaintsu honeek zuzenean erein daitekez. Behin haziak erein ondoren, landareen nolabaiteko tamaina hartu dabenean, lar urten badira batzuk kentzera ekingo deutsagu..

Ez dabe ureztatzea besterik bejar eta hostoak nahi dozunean hartu daikezuz kontsumitzeko. Ez da landare osoa kendu behar, beharrezko hostoak hartzeagaz nahi izango dozu. Gero, landareak hosto barriak emongo dauz, betiere landarea hosto barik izten ez badozu.

Emon daitekezan arazoen kausa, ziurrenik espazio mugatuan landare lar dagozalako izango da, horrexegatik landareak ez dira behar dan moduan garatuko. Eguzkiak lar joteak ere eragina izango dau, baina batez ere ondo ureztatuta mantentzen ez badozuz.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz