Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LIFESTYLE

Beherapenak : Aholkuak

  • Ez zaitez emozino eta presaren gatibu izan, saiatu zaitez zure erosketak arrazionalizatzen.

  • Ez eizu edozer gauza erosi merke dagoen aitxakiaz, nahiz eta behar ez dozun edo erabiliko ez dozun produktua dala jakin.

  • Egizu erosi nahi edo behar dozuzan produktuen serenad etxetik urten baino lehen.

  • Erosketetan joan aurretik, egizu zure armairuaren berrikuspena, aurreko denboralditik daukazun zeozeren antzekoa erosi ez daizun.

  • Guraritxoren bat betetzeko erabili daikezuz beherapenak, garestiegia zan hori merkeago erosteko aukera izan daiteke.

  • Diru-sarrera eskasak badozuz, hobe da gastatu daikezun dirua baino ez eroatea eta kreditu txartelak etxean iztea, nahiz eta “txollo”-ren bat galtzeko arriskua izan.

  • Saiatu zaitez edozein denboralditan erabili daitekezan produktuak erosten: bakeruak, barruko arropa, hornigarriak edo osagaiak.

  • Pentsatu eizu denboraldua amaitzear dagoela, ez erosi ezer modan dagoelako bakarrik, hurrengo denboraldian agian ez da holan izango eta.

  • Erabili eizuz merkealdiak armairu hondoa osatzeko.

  • Jende asko egotea gustoso ez badozu, bigarren merkealdietara itxaron daikezu lasaitasun handiagoz erosteko, baina kontuan izan produktuen eskaintza murritzagoa izango dala.

  • Tiketak gorde eizuz aldaketa, itzulpen edo erreklamazioak jartzeko behar izango dozuz eta. Erosketaren bermea bardina izango da merkealdian zein denboraldi garaian.

  • Zure eskubideak zapalduta ikusten badozuz edo araudia errespetatzen ez dala ikusiz gero, dendako langileengana jo eta behar izanez gero, erreklamazio orriak eskatu. Kontsumitzailearen informazio bulegora ere joan zaitekez egoerak holan eskatzen badau.
Erosketetan
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz