Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Enplegu guneak : Zerbitzuen deskripzinoa

Unibertsitateko Enplegu-Guneak UPV/EHUk eta Lanbide Enplegurako Euskal Zerbitzuak Unibertsitatetik irteten zarenean lan-merkatura sartzeko zer baliabide dituzun jakin dezazun martxan jarritako doako zerbitzua dira. Gune horiek Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Lanbide Enplegurako Euskal Zerbitzuaren elkarlanerako itunetik sortu dira, unibertsitatean daudenei eta handik irtendakoei lana bilatzen laguntzeko.

Enplegu-zentroak enplegurako leiho bakarra dira, horregatik ematen diogu unibertsitateko kolektiboari enpleguaren alorrean dauden baliabide publikoen berri, bai EHUn bai EHUtik kanpo, unibertsitatean ikasten ari direnean eta ikasketak amaitzen dituztenean.

Hona hemen zer eskaintzen dugun enplegu-guneetatik:

- LANBIDE Enplegurako Euskal Zerbitzuan izena emateko aukera, baita zerbitzuari buruzko informazio guztia ere.

- Guneko baliabide guztiak erabiltzeko aukera: ordenagailuak Interneteko konexioarekin, egunkariak, enplegu-aldizkariak, bibliografia espezializatua ...

- Enplegu-eskaintzari buruzko informazioa egunero, web orrialdeen, argitalpen espezializatuen eta egunkarien bidez.

- Lan-merkatuari, prestakuntzako baliabideei, irtenbide profesionalei buruzko informazio eguneratua...

- Enplegurako behar diren gaitasunei buruzko informazioa.

- Informazioa eta aholkularitza:

o Enplegua bilatzeko bideak: iragarkiak prentsan, interneten, aldizkari ofizialetan...

o Enplegura heltzeko tresnak: curriculum vitae, aurkezpen-gutuna

o Hautapen-probak: elkarrizketak, dinamikak, psikoteknikoak...

o Kontratu-harremana: nominak, kontratuak, hitzarmenak...

o Unibertsitateak dituen beste zerbitzu batzuetara bideratzea: SOU, Lanbila eta Praktiges, bakoitzaren beharren arabera.

- Praktika, beka eta abarren programei buruzko deialdi guztiak zabaltzea...

- EHUn garatzen diren jardueren berri zabaltzea.

- Auto-enpleguari buruzko informazioa.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz