Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

EHU : Enpresak sortzeko programak

1. Enpresak sortzeko programak

Jakintzaren ekonomiaren inguramenduan, adostasun handia dago sen ekintzailea garatzeari eta balio erantzi handia duten oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak eta enpresa berriak sortzeari buruzko garrantziaren inguruan. Horren harira, hainbat azterlanetan erakusten da korrelazio positiboa dagoela herrialde jakin batean enpresak eratzearen eta enplegua, hazkundea eta garapen ekonomikoa sortzearen artean.

Euskal Autonomia Erkidegoak gai izan behar du enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortzeko, egitura ekonomikoaren aniztasunaren bidez, gizartean aberastasuna eta ongizatea sortzea bermatzeko. Beraz, herritarren bultzada ekintzailea garatu behar da, kultura ekintzailea lurralde osora hedatuz.

Enpresa berritzaile eta oinarri teknologikokoek gizartera eta ekonomiara dakarten onurari buruz dagoen adostasun horren esparruan sartzen dira EHUko hiru Campusetan dauden egiturak eta programak:

Ekimenok unibertsitateko eta erakundeetako esparrutik jakintza-iturrietatik gertu dauden egiturak izan behar direlako eskariei erantzuteko sortu dira, eremu akademikotik sortutako proiektuak enpresen errealitatera eroango badira. Programen helburu orokorrak hauek lirateke:

  • Kultura ekintzailea sortzea eta hedatzea
  • Jakintzaren transferentzia areagotzea
  • Ekonomiaren eta enpresen munduak hurbiltzea
  • Enpresa-ekimenak ekarriko dituzten ideiak sustatzea eta erraztea.

2. Programak Bizkaiko Campusean

EHU-Abiatu programa

Bizkaiko Campusak programa bat du, EHU-ABIATU, EHUn sortutako jakintzatik aterako diren unibertsitateko “spin off” direlakoak sustatzeko. Programak helburu bikoitza du: ikasleen, ikerlarien eta irakasleen artean kultura ekintzailea sustatzea, eta Unibertsitatean sortutako ikerkuntzen emaitzak ustiatzeko aukera emango duten oinarri teknologikoko enpresak sortzen laguntzea.

2007an garatu zen estreinako EHU-ABIATU programa, EHUk sinatutako itunen esparruan, lehenengo Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia-Sustapeneko Sailarekin, Bizkaia-Xede eta BEAZekin eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin, Industria Sustatu eta Birmoldatzeko Sozietatearen bidez (Sociedad para la Promoción y la Reconversión Industrial, S.A.).

Kontua da balio handiagoa ematea, proiektuak identifikatzera bideratutako jardueretan zein arrisku handiko baina potentzial handiko ekimenak abiatzeko aholkularitza eta laguntza ematen. Hau da, ahalegin handiagoak egitea sektore estrategikoetan oinarri teknologikoko eta balio erantsi handiko negozio-ereduko proiektuetan. Ekintza horiek oso lotuta doaz Bizkaiko Campuseko taldeen ikerlanaren emaitzekin.

EHU ABIATU programaren helburua Bizkaiko Campusean aritzen diren ikerkuntza-talde, bekadun eta doktoregaien lanen ondoriozko I + G + i emaitzak ustiatzetik enpresa berriak eratzeko inguru egokia sortzea da.

Programaren xede diren proiektuak hauek dira:

Zientzia- eta teknologia-oinarriko enpresa berriak, berariazko jakintzako enpresa intentsiboak, nagusiki zerbitzu aurreratuak edota azaleratzen ari diren sektoreengana zuzendutakoak.

Enpresen proiektuen jatorrian oinarrituta, hainbat motatako enpresak sortuko lirateke:

- Parte hartzen ari diren ikerkuntzaren esparruan ateratako emaitzak merkaturatu eta etekina atera nahi duten ikertzaileek abian jarritako enpresak, ikerkuntza-taldearen laguntzarekin.

- Programatik babestutako proiektuen tipologiaren esparruan ekimenak garatzeko aukera ematen dien know-how jakina duten unibertsitateko ikasleek edo gradu-ondoko pertsonek sortutako enpresak.

- EHUrekin elkarlanean ari den enpresa batek egindako ikerkuntza baten emaitzetatik sortutako enpresak.

Ikerkuntzaren emaitzak enpresaren, unibertsitatearen zein bien ekimenetik etor daitezke. Unibertsitatea horren transferentzian inplikatuko da.

Enpresen unibertsitate-mintegiak Bizkaiko Campusean

- Zitek Mintegia: Oinarri teknologikoko enpresa berrien haztegia, Leioako NEBTak.

- Portugaleteko Enpresen unibertsitate-mintegia.

Zitek Bilbao: Oinarri teknologikoko enpresa berrien haztea. Bilboko NEBTak.

3. Finantzazioa

Hainbat subentzio eta laguntza daude enpresen arabera (berritzaile edo oinarri teknologikoko, autoenpleguko...), ematen den laguntzaren arabera (itzuli behar ez diren laguntzak, parte hartzeko maileguak, enpresako kapitalean sartzea...), eta laguntzaren xedearen arabera (inbertsio berriak, enpresa sortzea, langileak kontratatzea...).

Unibertsitateko mintegietatik laguntza horien guztien gaineko informazioa jartzen da eskura, baita laguntza horiei eusteko aholkularitza eman ere.

Finantzazioari buruzko argibide gehiago web orrian.

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

ekintzailea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz